Azaroaren 22an, musikariok Santa Zezilia eguna ospatzen dugu. EHMEren (Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea) kide gara; elkarteak 69 musika- eta dantza-eskola eta 30.000 ikasle inguru biltzen ditu. Egun hori ospatzeko, Musikalean ekimena antolatzen da urtero, eta aurten, Zurriola Musika Eskolak ere parte hartuko du. Azaroaren 19an, LHko ikasle eta irakaslez osaturiko talde batekin, Ategorrietako eraikinean joko dugu, 8:50etik 9:00etara.
Noticias
LH6
Eguzkia lagun eta irribarrea ahoan, LH6ko ikasleok egun zoragarria igaro genuen Zumaiako flyschetan, elkarrekin une ahaztezinak biziz eta oroitzapen ederrak sortuz!
LH5
Inguruneko arloan unibertsoaren gaia lantzen aritu garenez, LH5eko ikasleak Eureka! zientzia museora joan gara ostegun honetan. Bertan, 360 graduko pantailan planeten inguruko proiekzioa ikusi dugu, urtaroen zergatia lantzeko tailerra egin dugu eta, noski ,gure kasa museoa esploratzeko nahikoa tarte izan dugu. Egun polita pasa dugu.
LH5
Ikasturte honetan ere LH5eko ikasleek baratzea martxan jarri dugu Ategorrietako eraikinean. Babak eta baratxuriak erein eta letxugak landatu ditugu. Horrez gain Konposta ere prest jarri dugu. Astero igotzen gara baratzera, lurra garbitu, behar izanez gero ureztatu eta barazkiek nolako bilakaera izan duten ikustera. Eta aste gutxitan a ze aldaketa! Guk uste baino lehen bilduko dugu uzta!
OROKORRA
Datorren asteazkenerako greba orokorraren deialdia egin dute sindikatu eta gizarte eragileek pobretzearen eta errentismoaren kontra. Ikastolan egin zen asanbladan 50 bat lagunek hartu zuten parte eta bertaratutakoek aho batez egin zuten bat grebarekin. Gaur-gaurkoz dugun informazioaren arabera, Ikastolako langileen %80 inguruk deialdiarekin bat egingo du. Hori horrela izanik, gutxieneko zerbitzuak besterik ezin izango ditugu eskaini, ez da zerbitzu osagarririk egongo, eta eskola saioak mugatuak egongo dira.
OROKORRA
Dislexia, TDAH, TEL/TDL, TEA, Adimen Gaitasun Handiak edo era konbinatuak dauzkaten haurren eta haien gurasoen egunerokotasuna erraza izaten ez delako, elkarri laguntzeko batu gara. Jakintzak eta esperientziak partekatzeko eta, betiere, espezialistekin eta irakasleekin elkarlanean aritzeko helburua dugu. Zuen burua hor ikusten baduzue, jarri gurekin harremanetan gurasoneuroanitzak@zurriolaikastola.eus helbidean. Elkarrekin arraunean oso urrutira iritsi gaitezke.
OROKORRA
Zurriola Ikastola Kooperatiba Elkarteko kide zaren aldetik Ikastolaren erabaki estrategikoetan parte hartzeako aukera duzu. Artezkaritza Kontseilua edo Eskola Kontseiluaren bitartez, arlo ekonomikoetan edo pedagogikoetan eragina izango duten erabakietan zuen hitza ezinbestekoa da. Konpromisoa, inplikazioa eta jarrera arduratsua besterik ez dira behar. Animatu zaitez eta izena-eman!
GURASOAK
Berrikuntza pedagogikorako prozesuan murgilduta gaude, eta aste honetan abiatu dugu gurasoekin egiten ari garen parte-hartze prozesua. 40 guraso inguru elkartu ginen asteazkenean Berrikuntza Taldearekin, eta DBHn berrikuntza zergatik eta zertarako behar dugun landu genuen. Azaroaren 17an egingo dugu bigarren saioa, 17:00etan, eta nolako Ikastolarekin egiten dugun amets izango dugu langai.
Paginación
- Página anterior
- Página 2
- Siguiente página