2027ko otsailera begira, LH2ko Luzaide mozorroaren paparra (baberoa) ikastolan emango zaizue. Ezingo dira etxekoak erabili. Aurrez etxeetan dituzuenak biltzeko saiakera egin dugu, baina 40 bat baino ez ditugunez bildu, falta direnak gurasoekin batera josiko ditugu azaroan.
Noticias
OROKORRA
Aurten ere Errigora egitasmoan parte hartzera animatu nahi zaituztegu! “Ezinbestekoak euskararentzat agerrean” kanpainan parte hartzeko, hemen egin ditzakezue zuen eskaerak, azaroaren 13ra bitarte, eta saskiak Ikastolan jasotzeko aukera jarri dugu zuen eskura.
OROKORRA
Hurrengo ostiralean dugu Gau Beltza, eta Groseko hainbat eragilek festarako egitaraua prestatu dute elkarlanean. Zurriola Ikastolako Gurasoen Jai Batzordeak ere parte hartu du prestaketa lanetan. Hortaz, badakizue, hurrengo ostiralean, izarak jantzi eta mamu zaharrak berpiztu. Bide batez, gogoratu hurrengo ostirala (urriak 31) jai-eguna izango dugula Ikastolan.
LH2
LH2. mailako lagunak Erdi Aroan erabat murgilduta gabiltza, eta Zurriola hondartzara joan gara gaur goizean, elkarlanean garai hartako gazteluak eta hiriak eraikitzera. Primerako goiza izan da!
DBH-BATX
Aste honetan egin du ikasturteko lehen bilera Bigarren Hezkuntzako ikasle ordezkarien batzordeak. Geletan sortzen diren arazo, kezka eta proposamenak mahai gainean jarri eta horien inguruan hitz egiteko tarte interesgarria izan zen.
BATX2
“top@DIPC Zientziarekin solasean!” topaketan parte hartu zuten Batxi 2ko hiru ikaslek atzo, eta nazioarteko hainbat zientzialari ospetsurekin eta bi Nobel saridunekin solasean aritzeko aukera izan zuten. DNA-nanoteknologiaz, biologia zelularraz eta kimika supramolekularraz aritu ziren adituak, Euskal Herriko gazteen artean zientziari eta ikerketari buruzko interesa sustatzeko helburuarekin. Aukera paregabea!
ANTZERKI ESKOLA
Lanean ari gara Antzerki Eskolan ere, eta dagoeneko emanaldiak ikustera gonbidatu nahi zaituztegu. Gaur bertan “Bernarda Clownaren etxea” ikusteko aukera duzue, 19:30ean Lugaritzen. Urriaren 23an, aldiz, batxilergoko ikasleek “Denbora” antzezlana eskainiko dute 19:30ean, Lugaritzen. Beraiek sorturiko lan honetan, denboraren inguruko hausnarketa dibertigarri bat ikusiko dugu. Animatu euskarazko gure antzerkiaz gozatzera!
GURASOAK
Hasiak gara Zurriola Ikastolako Helduen Danborrada antolatzen! Interesa duzuenok eman ezazue izena galdetegi honetan urriaren 31 baino lehen. Plazak mugatuak izango direnez, eskaera handia bada, zozketa bidez aukeratuko dira parte-hatzaileak. Anima zaitezte parte hartzera!
Paginación
- Página 1
- Siguiente página
Zurriola Ikastola