Skip to main content

Albisteak

OROKORRA
Ohar honen bitartez, baina batez ere SEASKAko ikastolentzako laguntza eskatzen dizuegu. Ikastolatik egutegi bat salduko dizuegu (LH4tik BATX2ra) eta Hego Euskal Herriko ikastolen sarea osatzen dugun guztion eta guraso bakoitzaren 4 Euro horiekin laguntza izugarri handia emango zaie Iparraldeko ikastolei, eta behar-beharrezkoa dute. Zuen seme-alabei (senide gazteenari) abenduan emango diegu egutegia eta aipatutako 4 euroak urtarrileko erreziboarekin batera kobratuko zaizkizue. Laguntzarik ezin baduzue eman, ondorengo esteka bete, mesedez, urriaren 26a baino lehen.
OROKORRA
Igande honetan ospatuko da Nafarroako Ikastolen aldeko jaia Zizur Nagusian, eta gu ere beroketa lanetan aritu gara aste honetan! “Bidean bat gara” lelopean, Erentzun eta San Fermin ikastolek ibilbide eta egitarau polita prestatu ditu iganderako, eta larunbatetik joan nahi duenarentzat Oinez Asteburua ere izango da. Ospatu ditzagun Ikastolak!
OROKORRA
Azaroaren 28an, larunbatean, Haur Hezkuntzako ATE IREKIAK egingo ditugu. Gure hezkuntza-proiektua ezagutarazi eta ikasleak gureganatze aldera, ekimenaren berri zuen inguruan zabaltzeko eskatzen dizuegu. Izan ere, Ikastolako kide bakoitzaren keinu txiki batek oihartzun handia eragin dezake. Zabaldu mezua!
OROKORRA
Herritik sortu ginen eta herri bat euskaraz josten dihardugu. Dozenaka milaka ikaslek, gurasok eta profesionalek osatzen dugu Ikastolen komunitatea. Jarrai dezagun elkarrekin, biharko Euskal Herritarrak gaurdanik hezten. Bidelagun ditugun sareetan eragiten. Biharko euskal hezkuntza nazional, euskaldun eta pedagogikoki aurrerakoia errealitate bihurtzen.
LH1
Udazkenean bete-betean garela probestuz LH1eko lagunok Intxaurrondoko parkera joan gara goiz-pasa, hostoak biltzera. Ondoren, Zirri Zirri Zart jolasean aritu gara. Gora udazkena!
LH2
LH2ko lagunak Erdi Aroa aztertzen hasi gara eta, aste honetan, Zurriola hondartzan izan gara. Elkarlanean, garai hartako gazteluak eta hiriak irudikatu eta eraiki ditugu hondarretan. Primerako goiza izan da!
DBH
Hainbat bileratan aipatu dugun bezala, Ikastola berrikuntza pedagogiko batean murgilduta dago. Etapaz etapa eta ikaslea erdigunean jarrita, urteak daramatzagu unean uneko bizipenetarako eta etorkizuneko gizarterako prestatuko dituzten espazio eta metodologiak eguneratzen. Oraingoan DBHren txanda da, baina, aldi berean, etapa guztietarako baliagarriak diren irizpideak finkatu nahi ditugu. Horretarako, familien parte-hartzea ezinbestekoa da.
LH5
LH5. mailako ikasleak Uliara joan gara egun pasa. Eguraldia lagun izan dugu, gure inguruko naturguneaz gozatzeko aukera paregabea izan dugu. Bikain pasatu dugu eguna!