Skip to main content

Berrikuntza Pedagogikoa gurasoekin

Lehengo astean egin genuen berrikuntza pedagogikoari buruko bigarren saioa gurasoekin. DBHko berrikuntzaren zergati eta zertarakoen lanketa amaitu, eta gure ametsetako ikastola irudikatu genuen. Gure kezka eta ilusioez hitz egiteko aukera ere izan genuen. Bi saio hauetan jasotakoak DBH 1eko hezkuntza-ereduaren oinarrian egongo dira, eta eredu horri buruz hitz egiteko udaberrian berriro jarriko dugu martxan gurasoen foroa. Eskerrik asko parte-hartu duzuen guztioi!