Datorren astelehenean Inikako aplikazioa euskaraz jarriko da automatikoki erabiltzaile guztientzat. Aplikazioak berak erabiltzen duen hizkuntza aldatu nahiko bazenute, mugikorreko apliklazioko “menua” aukeratik hizkuntza aldatu beharko duzue.
Albisteak
OROKORRA
EHIk jardunaldi Pedagogikoak antolatu ditu azaroaren 18rako. Euskalduntzen duen Hezkuntza: erronkak eta estrategiak landuko dira bertan. Ikastolako arduradunak bertan izango dira, baina deialdia zabala da, nahi duenak eman dezake izena.
LH4
Ingurunea-ko proiektuaren harira, gaur Alde Zaharreko azokan izan gara. Bertako baserritarrei galdera batzuk egin dizkiegu eta gauza asko ikasi ditugu: garaian garaiko produktuak jatearen garrantzia, gure inguruko baserrietatik zuzenean ekarritako produktuak erosteko dugun aukera… Oso gustura ibili gara postu ezberdinak bisitatzen!
OROKORRA
Zurriola Kirol Elkarteko kideok Ikusle Onaren Dekalogoa sortu dugu, gurasoen eta ikusleen portaera egokia sustatuz, kirol-ingurune positiboa, hezitzailea eta errespetuzkoa bultzatzeko helburuarekin. Eskola kirolean balioak ere ikasten dituzte haurrek: errespetua, ahalegina, lankidetza, kiroltasuna eta elkarbizitza. Horregatik, helduen jarrerak berebiziko garrantzia du, haurrentzat erreferente eta eredu baikara.
OROKORRA
Aurten ere, Hendaiako Ikastolak Txokolatezko Egutegien proiektua jarri du martxan, eta berriro ere Ikastolen arteko elkartasuna adieraziz eta iparraldeko Ikastolei bultzada emateko asmoz, Ikastolan bertan eskatu eta jaso ahal izango dituzue egutegiak, 12 euroren truke. Gaur bertan edota astelehenean jasoko dute ikasleek eskaera-orria. Zirkularra.
OROKORRA
EBETEko Iñaki Eizmendiren eskutik zuzeneko online saioa eskainiko da azaroaren 17an, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara. Euskaraz izango da, euskal profila duten gurasoei zuzendua. Gaztelaniaz eta bestelako hizkuntza-profila dutenei zuzendutakoa saioa abenduaren 15ean izango da. Hona hemen gonbite-txartela!
DBH1
DBH 1eko ikasleok heziketa afektibo-sexualeko saioak izan ditugu aste honetan, Loveo Loveo elkarteko adituen eskutik. Saio horietan, gure gorputzez, pertsonen arteko harremanez eta sexualitateaz aritu gara.
GKAI
BTTko irteera eduki genuen asteazkenean GKAIko ikasleok, eta Plazaolako bide berdearen zati bat egin genuen. Andoaindik Leitzara joan-etorria egin genuen, eta primerako eguna pasa genuen.
Pagination
- Previous page
- 3 orria
- Next page