3 eraikinetako jangelen arteko koherentzia eta kudeaketa hobetze aldera, Eskola Kontseiluko azken bileran onartu zen LHko gurasook soilik hiruhileko amaieran jasotzen zenuten jangelako informea gehiago ez bidaltzea. Helburua, ikasleek jantokian duten jarreraren edo jateko ohituren inguruan esku-hartzerik egin beharko balitz, familiekin hartu-emana momentukoa izatea. Bestetik, familiei hilero helarazten dizuegun menuan agertzen den informazioa arinduko dugu, betiere gure elikadura-aholkularitza enpresak zehaztapen guztiekin menua ontzat eman ondoren. Menuen diseinuak 2025ean argitaratutako dekretuko ezinbestean bete beharreko zehaztapenei erantzuten diela gogorarazten dizuegu.