Bertso-saioa antolatu zuen aurten ere Gurasoen Euskara Batzordeak Euskararen Egunari begira. Bertsotan aritu ziren Peru Aiartza, Jon Altuna, Ixone Asategi eta Unai Gaztelumendi, eta, gai-jartzaile lanetan, Zurriola Ikastolako bertso-eskolako ikasleak. Primerako giroa sortu zuten Koba Hostelen!