Bihar hitzordu garrantzitsua dugu eta eguraldi euritsua iragarrita egonda ere, giro ederra bermatuta egongo da. 12:30ak baino lehen bizkotxoak edo patata tortilak etxetik eginda ekartzen badituzue, lehiaketan parte hartu eta sari bikainak irabazteko aukera izango duzue. Animatu! Ohar hauek ere kontuan hartzeko eskatu nahi dizuegu:
Ingurumena zaintzeko eta zaborra murrizteko asmoz, ekar ezazue bakoitzak zuen edalontzia etxetik.
Sortzen den hondakina dagokion edukiontzian bota.
Eguraldiaren arabera, baliteke jardueren kokapenetan aldaketak egitea.
Zaindu 0 solairuko lurra, kristalak eta egurra. Horren harira, ilea margotzeko espraiak debekatuta egongo dira solairu osoan.
Hemen egitarau eguneratua.