Skip to main content

Iritsi da Ikastolaren egun handia!!

Bihar hitzordu garrantzitsua dugu eta eguraldi euritsua iragarrita egonda ere, giro ederra bermatuta egongo da. 12:30ak baino lehen bizkotxoak edo patata tortilak etxetik eginda ekartzen badituzue, lehiaketan parte hartu eta sari bikainak irabazteko aukera izango duzue. Animatu! Ohar hauek ere kontuan hartzeko eskatu nahi dizuegu:
  • Ingurumena zaintzeko eta zaborra murrizteko asmoz, ekar ezazue bakoitzak zuen edalontzia etxetik.

  • Sortzen den hondakina dagokion edukiontzian bota.

  • Eguraldiaren arabera, baliteke jardueren kokapenetan aldaketak egitea.

  • Zaindu 0 solairuko lurra, kristalak eta egurra. Horren harira, ilea margotzeko espraiak debekatuta egongo dira solairu osoan.

  • Hemen egitarau eguneratua.