Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (KonfeKop) aitortza egin dio Zurriola Ikastolari, “Emakumearen ikusgarritasuna euskal kooperatibismoan” sustatzeagatik egindako lanagatik. Gure ardatzetako bat da hezkidetza, eta horretan jarraituko dugu, martxoaren 8an eta urteko gainerako egun guztietan!
Noticias
GURASOAK
Martxan da TREBA Gurasoak prestakuntza-ekimenaren 4. edizioa. Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jartzen duen programa honek gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu, eta Donostian martxoa eta azaroa bitartean garatuko da (programazioa). Hemen duzue lehen hitzaldia: elikadura jarrera osasuntsuak.
GURASOAK
Atzo egin genuen teknologia berrien inguruko gurasoentzako saioa, Orain Prebentzioaren eskutik, eta informazio baliagarri ugari jaso genuen! Gainera, gure esperientzia eta kezkak partekatzeko aukera ere izan genuen. Egoteko aukerarik izan ez zenutenon eskura jarri nahi dugu “Teknologia berriak. Gurasoentzako gomendioak” txostena eta jardunbide egokien dekalogoa.
OROKORRA
Badator EUSKARALDIA, eta aurreko edizioetan ez bezala, aurtengoan udaberrian ospatuko da, maiatzaren 15etik 25era. Ekintza desberdinak antolatuko ditugu Ikastolan, noski, baina orain norbanako gisa izena emateko unea da. Esteka honetan duzue izen-ematea, eta AHOBIZI edo BELARRIPREST rola aukeratu beharko duzue. Eman izena, eta gogoratu: gakoa jokaeran dago, ez gaitasunean!
OROKORRA
Zuzendaritza eta Mugikortasun Batzordeko kideok Udaleko Mugikortasun Sailarekin izandako hartu-emanen ondorioz Grosetik Ikastoralara doan Ategorrieta hiribidean bi zebrabide berri egiteko asmo irmoa adierazi ziguten, dagozkien semaforoekin. Horretaz gain, Ategorrieta 47 inguruko zebra bidean semaforoen denborak aldatzea ere lortu dugu, oinez doazen gure haurrak kotxeek semaforoa gorriz daukatela pasa daitezen.
LH5-6
Atzo, "Gelatik plazara" bertsolari gazteen eskolarteko kanporaketan finalerako txartela lortu zuten LH 5 eta 6ko Harri Arin, Hodei Pineda, Asier Oskila eta Sara Iturri bertsolari gazteek. Finala Alegian izango da, martxoaren 30ean. Bejondeizuela! Zorte on-ona opa dizuegu finalean!
LH1
LH1eko lagunok Aintzinako Grezia lantzen ari gara. Bertan, Olinpiadak ezagutu eta guk geuk ere geure Olinpiadatxoak antolatu ditugu aste honetan. Soroara joan gara aste honetan, HH5eko lagunei gonbidapena ematera, eta gure jokoak ikustera etorri dira. Giro bikaina izan genuen!
LH1
Astelehenean, LH1eko lagunok egun pasa zoragarria egin genuen Ametzagaina parkean. Eguraldia lagun, parketik paseatu, inguruak ezagutu eta jolasean ibili ginen. Primerako eguna izan zen!
Paginación
- Página anterior
- Página 15
- Siguiente página