LH 3ko laguntxo baten aitaren eta osabaren Reggae taldea izan dugu aste honetan Ikastolan: Revolutionary Brothers. Taldean egiten dutena azaldu ziguten, eta kontzertu txiki bat ere eskaini ziguten. Primeran pasa genuen Reggae doinuekin dantzan. Eskerrik asko!!
Noticias
DBH2
Enara Garmendia idazlearen bisita izan dugu aste honetan Ikastolan! DBH 2ko ikasleok “Etxetik Ameriketara” liburua irakurri dugu, eta Idazleak Ikastetxeetan programari esker jaso dugu idazlearen bisita. Interesgarria da beti idazle baten bizipenak zuzenean entzutea!
HH5
HH 5eko lagunok Arritxulon izan gara aste honetan, eta eguraldia guztiz alde izan ez badugu ere, primeran pasatu! Lagunekin 3 egun pasatzea baino modu hoberik ez da udaberriari hasiera emateko!!
LH5
LH 5. mailako ikasleak baratza montatzen hasi gara: uraza, errefau eta patataz hornitu ditugu gure baratze txikiak. Oraindik 3 baratzetxo bakarrik altxa baditugu ere, Ategorrietako teilatuari kolore bizia eman diogu. Ea oporretatik bueltan entsalada goxo bat jateko moduan gauden!
LH
Ategorrietako atarian hiruhilekoan zehar ikasleek utzitako aterki, jertse eta antzekoak pilatzen joan zaizkigu. Beraz, deia egiten dizuegu hurrengo astelehen eta asteartean (martxoak 31 eta apirilak 1), arratsaldeko 16:30ean, Ategorrietako atarian erakusgai jarriko ditugun arropa eta aterkiak begiztatzera, eta, zuen seme-alabenak badira, hauek jasotzera.
LH6
Ostegunean LH6ko ikasleak Hernanin izan ginen Gipuzkoako eskolarteko bertso idatzien txapelketan. "Gurasoekin haserretu naiz" gaia emanda, 4 kopla edo 2 bertso egin behar genituen. Harri Arinek bigarren postua erdietsi zuen, zorionak!!!
DBH
Bigarren ebaluazioari amaiera emateko, DBHko eta Batxilergo lehenengo mailako ikasleok irteera egin genuen asteazkenean. Euskal Herria sakonago ezagutu ahal izan genuen, Amaiurren, Gasteizen, Iruñean, eta Ezkion, mailaz maila. Eta, noski, testuinguru desberdin batean elkarren artean gozatzeko izan genuen!
BATX
Batxilergoko ate irekiak egin genituen lehengo astean, eta Arte Batxilergoaren bisita egiteko erakusketa polit bat antolatu genuen Arte Gelan. Jarraian dituzue ikusgai argazki batzuk, bai eta Arte Batxilergoari buruzko bideo interesgarria ere. Zabaldu ezazue interesa izan dezaketenen artean!
Paginación
- Página anterior
- Página 14
- Siguiente página