Asteazkenean, hilak 2, Soroako HHko 4 lagunak Ametzagainara joan ginen egunpasa. Udaberriaz bete betean gozatzeko aukera izan genuen, bidean zein parkean. Egun zoragarria izan zen, pena kukua ez genuela entzun. Hurrengoan!
Noticias
LH3
3. mailakoak tailerretan txotxongiloak sortzen ibili dira hiruhileko honetan. Emanaldi bikainak prestatu dituzte. Beraien lanak, bigarren eta lehenengo mailako laguntxoekin partekatu dituzte.
LH4
Lan asko egin dugu hiruhileko honetan LH 4ko lagunok, eta honi bukaera polita emateko, asteazkenean Ulian egon ginen elkarrekin jolastuz eta naturaz gozatuz. Ederki pasa genuen!
LH5
Aste honetan, LH 5eko geletan, DYAko bolondresen bisita izan dugu. Egunerokoan gertatzen diren istripuen aurrean nola jokatu erakusti digute, eta BBB (Bihotz Biriketako Bizkortzea) teknika ere praktikatu dugu. Garbi duguna zera da, DYAko lagunak beti egongo direla behar dugunean gu laguntzeko prest!
GURASOAK
Martxan da gurasoen mintzalagun taldea, mingaina euskaraz astintzeko gogoz! Ostegunetan elkartuko gara, 16:30ean, Ategorrietan. Paparrekoa jarrita ikusiko gaituzue. Animatzen bazarete, idatzi Gurasoen Euskara Batzordera (euskarabatzordea@zurriolaikastola.eus) edota adostutako hitzordura agertu zuzenean. Animatu eta parte hartu!
GURASOAK
Apirilaren 11n Udaberriko jaialdia egingo dugu Txofren. Horretarako, ikastolako ikasleen olerkiez gain, gurasoen olerkiak ere bildu nahi ditugu. Barrenak hustea kostatzen zaigun honetan, zu, guraso, ausar zaitez zure sentimenduak olerki bihurtzen! Idatzitako olerkiak zuen seme-alabek tutoreari helaraziz jasoko ditugu, anima zaitezte!
DBH3
DBH3ko ikasleok Haziberria egitasmoan parte hartu dugu Cristina Enea fundazioarekin eta Udaletxeko lorezainekin batera. Gaurkoan, Arrobitxuloko basoan izan gara landaketak egiten. Denon artean babestuko ditugu Donostiako basoguneak!
DBH1
DBH 1eko ikasleok Baionako Estitxu Robles Kolegioko ikasleekin elkartrukea egin dugu aste honetan. Aste erdia Baionan pasa dugu, bertako lagunen Ikastolan eta haien etxeetan, eta gainerako egunetan Donostian egon gara, Ikastolan eta gure etxeetan. Izugarrizko esperientzia izan da guztiontzat, eta espero dugu elkartruke hau izan dadila etorkizuneko zubi!!
Paginación
- Página anterior
- Página 13
- Siguiente página