Skip to main content

Albisteak

OROKORRA
Asteartean, otsailak 4, dugu Santa Ageda bezpera, eta festa-giroan Groseko kaleetara ateratzeko dei egiten dizuegu guztioi! 17:30ean izango dugu hitzordua Hurran, entsegu txiki bat egin eta segidan ateratzeko. Baserritar jantziak edota atorra iluna eta baserritar zapia janztearekin nahikoa izango dugu.
LH3
Unibertsoa gaiarekin lotuta, LH 3ko lagunok eureka zientzia museoan izan ginen asteartean egun pasa! Bitxikeria pila ikusi eta esperimentatu genituen zientziarekin lotuta, eta ikasitakoa sakontzeko aukera izan genuen planetariumean. Zenbat ikas daitekeen gure hirian!
LH
Aste honetan, DBH 2ko ikasle batzuk bisitan etorri zaizkigu arratsaldez Ategorrietara, eta LHko ikasleei laguntzen aritu dira. Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta halako bisita politengatik!
HH
Otsailaren 15ean egingo dugu Artea Familian tailerraren hurrengo saioa, HHko haur eta gurasoentzat, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Hemen dituzue ekimen honen informazio guztia eta izen-ematea.
OROKORRA
Donostiako Harrera Sareak kaleko egoeran daudenei hainbat alderditan laguntzen die eta garai honetan mantak biltzen dituzte, kaleko hotzari aurre egiteko. Hortaz, etxean mantak soberan badituzue, otsailaren 14ra arte Ikastolara ekarrita (tutoreari eman) zuen ekarpena egiteko aukera izango duzue.
OROKORRA
Saharako errefuxiatu kanpamenduetarako janari-bilketa egin dugu azken bi aste hauetan, eta eta gaur eskerrak eman nahi dizkizuegu Ikastolako familia guztiei! Izugarria izan da bildu dugun janari guztia, eta zuei esker izan da!
OROKORRA
Jarraian kaldererotan dantzatu eta abestuko diren doinuak:
OROKORRA
Hezkuntza Sailak Zarautzko Salbatore Mitxelena ikastola zigortzeko prozedura jarri du martxan, 140.000 euroko isuna tarteko. Azken urteetan Hezkuntzak Sailak matrikulazio-prozesuan aplikatutako aldaketen ondorioz, ez dira Ikastola gutxi kaltetuak izan direnak/garenak. Hori dela eta, Zarauzko ikastolaren eta ikastola guztien aldeko elkarretaratzea egin dugu gaur irakasleok, eta astelehenean familia guztiekin egingo dugu, 17:00etan Soroa pareko parkean.