Skip to main content

Albisteak

OROKORRA
Maiatzaren 17an egingo dugu Ikastolaren Eguna, eta, dagoeneko prestatu dugu egitaraua! Ohikoa den moduan, egun horretan Ikastolan bazkaltzeko aukera izango dugu nahi dugun guztiok! Prestaketa lanetan hasi ahal izateko, zirkular hau irakurri eta maiatzaren 4a baino lehen izena-emateko eskatu nahi dizuegu.
LH1
LH1eko lagunok burubelarri murgildu gara Aintzinako Erroma gaian, eta erromatarrek Euskal Herrian bertan utzitako aztarnak hobeto ezagutu asmoz Arditurriko meategira joan gara egunpasa. Bertan, egunpasa zoragarria egitearekin batera, Erromatar Inperioaren garaitik ustiatzen hasitako meategian nola lan egiten zuten ikusi ahal izan genuen.
DBH
DBHko Euskara Batzordeko lagunok Donostiako Euskara Batzordeen topaketan izan gara gaur, Tabakaleran. Besteak beste, mintzodromoan aritu gara beste batzordeetako kideekin elkarlanean.
OROKORRA
Oporrak gertu dauden honetan eta ikasleek denbora libre gehiago izango dutela kontuan hartuz, berriro gogorarazi nahi dizuegu etxeetan zuen seme-alabekin interneten eta sare sozialen arriskuez hitz egiteak duen garrantzia.
DBH4
Aurreko ostiraletik gaur arte Landgraaf-etik etorritako 20 ikasle izan dira gurean! Donostia eta inguruak erakutsi dizkiegu egunotan, eta proiektu eder bat garatu dugu elkarrekin, Euskal Herriko eta Herbehereetako kultura eta ohiturak alderatzeko.
LH3
Asteartean giro ezin hobea izan genuela aprobetxatuz LH 3ko lagunak Gladys Eneara joan ginen egunpasa. Bertan, gure hiriko txoko politaz gozatzeaz gain, naturarekin bat egiteko aukera izan genuen, eta eguna ezin hobeto pasa genuen.
LH5
Ostegun honetan, bizikleta-irteera izan genuen LH 5. mailakoek. Arrobitxulo parketik pasa eta Trintxerperaino iritsi ginen, eta ikasturte honetako irteera berezienetakoa izan da. Bidean GKAI-ko ikasleek jolas ugari erakutsi zizkiguten eta “Pumptruck”-ean ere bira batzuk eman genituen. Nekatuta baina pozik iritsi ginen Ategorrietara.
HH-LH
Uda honetarako udaleku irekiak antolatu ditugu Zurriola Ikastolan, Bera Bera elkartearekin elkarlanean, gure Ikastolako HH eta LH-ko ikasleek aukera izan dezaten udako aisialdia Ikastolako instalazioetan eta euskaraz bizitzeko, jolas, irteera eta jarduera ugarirekin.