Espainiako Gerra Zibilak Donostian izandako eraginaren inguruko bisita gidatuak egin ditugu aste honetan DBH 4ko ikasleok. Gai gogorra izan arren, interesgarria da gure hiria ezagutzen jarraitzea!
Albisteak
OROKORRA
Errigoraren Eskutik Eskura kanpainak inoizko produktu gehien banatuko du aurten, eta eskerrak emateko mezua bidali digute kanpainan parte hartu dugun eragile guztioi. Hortaz, eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Oporren ostean jarriko gara zuekin harremanetan produktuak jasotzeko datak jakinarazteko.
LH4-DBH2
Azken bi aste hauetan, LH 4 eta DBH 2ko ikasleok ISEI-IVEIk antolaturiko Ebaluazio Diagnostikoan parte hartu dugu. Goiz bana pasa dugu Ikastetxeak eta Euskal Hezkuntza Sistema hobetzeko balio duen proba hau egiten.
MUSIKA ESKOLA
Zurriola Musika eta Dantza Eskolak plaza dantzen ikastaroa antolatu du maiatza eta ekainerako. Asteazkenetan izango da, Ategorrietan, 17:45etik 18:45era. 5 saio izango dira (maiatzak 7,14, 21,28 erta ekainak 4), eta 26€-ko kostua izango du. Zortzi kideko taldea behar dugu ikastaroa osatu ahal izateko, beraz, animatu eta eman izena maiatzaren 5a baino lehen!!
LH5
LH 5eko ikasleok Euskara arloan sortu ditugun ipuin ilustratuak kontatzen aritu gara 2. hiruhilekoan LH1 eta LH3ko geletan. Oso gustura aritu gara, bai ipuin kontalariak zein entzuleak ere, eta gure artean harremanak sendotzeko ere balio izan digu esperientziak.
LH5-6
Ostegun arratsaldean Azoka Solidarioa antolatu genuen, eta Ategorrietako ataria jendez bete zen. Giro ederrean, LH6ko ikasleok guk geuk sortutako eskulanak familiei eta LH5eko ikasleei saldu genizkien. Lortutako dirua 1 motako diabetesaren ikerketara bideratuko dugu!
LH
Dagoeneko hasi gara Eskola Bideak programa martxan jartzeko lanketa egiten LHn. Helburua da LH 4tik LH 6rako ikasleek etxetik Ikastolarako bidea modu seguru eta autonomoan egin eta aurrerago Oinbusa martxan jartzea, eta aste hauetan zehar mapa eta ibilbideak landu ditugu. Udaberriko oporren bueltan agiriak sortu, komertzioetara gerturatu eta laguntzeko prest daudenekin txapak sortuko ditugu. Ea denok batera Ikastolarako bidea gune seguru bat bilakatzea lortzen dugun!
LH4-5-6
Aste honetan zehar, LH 4-5-6ko ikasleak Txuri Urdin izotz jauregian izan gara. Batzuek aurretik esperientzia bazuten ere, batzuentzat lehen aldia izan da. Ikastaroa, izotz gaineko diskoteka… Zenbat gustatzen zaigun zilipurdika ibiltzea!
Pagination
- Previous page
- 11 orria
- Next page