Pasar al contenido principal

Noticias

BATX1
Batxilergo 1eko FiIsika eta Kimikako ikasleok Saguesen izan ginen atzo, ikasturte honetan ikasitakoa aplikatuz. Zinematika, indarrak eta energia landu ditugu, eta skate-parkean eremu horiek aztertuta marruskadura-koefizientea kalkulatu genuen. Ikasitakoa errealitatearekin lotzeko aukera paregabea!
BATX1
1. batxilergoko Frantseseko ikasleok Bordelen izan ginen aurreko asteburuan. Eguraldia gure alde izan genuenez, hiria goitik behera ikusteko aukera izan genuen: birziklatutako "Darwin Écosistème" auzoa, le Bassin des lumières, erdigunea, itsasontziz ibilaldia... Giro bikaina, talde bikainarekin! Bordelen gertatzen dena, Bordelen geratzen da! Merci Bordeaux et à la prochaine!
OROKORRA
Maiatzaren 16an egingo dugu Ikastolaren Eguna, eta, ohikoa den moduan, egun horretan Ikastolan bazkaltzeko aukera izango dugu nahi dugun guztiok! Prestaketa lanetan hasi ahal izateko, zirkular hau irakurri eta maiatzaren 3a baino lehen izena-emateko eskatu nahi dizuegu.
OROKORRA
Aurten ere, Ikastolaren Festan hainbat lehiaketa egingo ditugu, baita tonbola eta bingoa ere. Ekintza horietarako sariak lortzeko asmoz, zuen laguntza behar dugu! Hemen duzue informazio guztia.
HH4
HH 4ko laguntxoak autobusa hartu eta Arotzeneara joan ginen astelehenean, bertan gaua pasatzera. Etxarri Larraul herriko leku esanguratsuak bisitatu, eta bertako abereak gertu-gertutik ikusi ditugu. Lehenengo aldiz laguntxoekin parranda eta ondoren lo goxoa egin dugu. Primeran ibili gara. AUPA GU!!!
LH4
22. Giza Eskubideen Zinemaldiaren harira, astelehenean LH 4ko lagunok Antzoki Zaharrera joan ginen film bat ikustera. Asko gozatzeaz gain, doluaren inguruan hausnartzeko balio izan zigun.
DBH4
Azken bi egun hauetan, DBH 4ko ikasleok ISEI-IVEIk antolaturiko Ebaluazio Diagnostikoan parte hartu dugu. Bi goiz pasa ditugu Ikastetxeak eta Euskal Hezkuntza Sistema hobetzeko balio duen proba hau egiten.
DBH1
Asteartean, “Deskonektatuak” mikroantzerkiaz gozatu genuen DBH 1eko geletan, Arimaz elkartearen eskutik. Teknologia berrien gaia modu ezberdin eta berezian landu genuen: zuzeneko mikroantzerki bat ikusi, eta ondoren aktoreekin solasaldia egin genuen. Beti da interesgarria halako hausnarketak egitea!