Nola eta zenbateraino eragiten diote pantailek gazteen buru osasunari? Hori aztertuko dute hiru adituk mahai inguru interesgarri honetan: psikologo batek, irakasle eta filosofo batek eta pediatra batek. Eta guk, guraso bezala, horren berri zuzenean izateko aukera paregabea dugu. San Telmo Museoan izango da, maiatzaren 5ean, 18:30etan. Sarrera librea da, jarleku guztiak bete arte. Informatu gaitezen eta zalantzak argitu ditzagun!!!
Noticias
LH-DBH-BATX
Urtero bezala, aurten ere asko izan dira Koldo Mitxelena literatur lehiaketan parte hartu duten ikasleak, eta saridun eta aipatuen izenak jakin ditugu azken egunotan. Zorionak saridunei, aipamen berezia jaso dutenei eta parte-hartzaile guztiei!
LH6
Gaur arratsaldean Azoka Solidarioa antolatu dugu, eta Ategorrietako ataria jendez bete da. Giro ederrean, LH6ko ikasleok guk geuk sortutako eskulanak familiei eta LH5eko ikasleei saldu dizkiegu, eta lortutako dirua Gipuzkoako Minbiziaren aurkako elkartera bideratuko dugu!
OROKORRA
Gros Erlauntza osasun-sareak Auzorri proiektua sortu du: auzoko bizitzari buruzko mikrokontakizunak bildu eta Groseko lehen fanzine kolektiboa sortzeko proiektua. Auzoan bizi edota ibiltzen den edonork idatzi ditzake errelato horiek, maiatzaren 5era bitartean. Hemen duzue informazio guztia. Atera barruan duzuen sortzailea, eta parte hartu!
LH2
LH2ko ikasleok komunikabideen gaia lantzen ari gara, eta telebista-saio bat prestatu behar dugu. Horretan laguntzeko, Egoitz Lasa aktorea etorri zaigu esketx laburrak nola egiten diren azaltzera. Oso ondo pasa dugu!
LH2
Asteazkenean, LH2ko ikasleak Kursaalen izan ginen, Euskal Herriko Orkestra Sinfonikoaren "Logelan logale" emanaldia ikusten. Gainera, egunpasa egiteko baliatu genuen. Egun bikaina pasa genuen!
OROKORRA
Honezkero jakingo duzuenez, Nafarroako Hezkuntza Sailak 7 ikastolari Haur Hezkuntzako itunak ukatu edo murriztea erabaki du datozen 4 urteetarako. Kasu guztietan, duela lau urte Departamentu berdinak itunak esleitzeko erabili zituen irizpideak betetzen dituzten arren. Departamentuak irizpideak aldatzea erabaki du, alde bakarrez eta arbitrarioki.
OROKORRA
“Gure haurrak ere badira” ekimenaren antolatzaileek eskerrak eman dizkigute urrian adierazitako elkartasun-uholdearengatik. Ekimen horren barruan saldutako kamisetei esker 66.000€ iritsi dira Palestinara!! Oraindik ere elkartasunarekin jarraitu eta kamiseta horien azken aleak eskuratzeko aukera duzue hemen.
Paginación
- Página anterior
- Página 10
- Siguiente página