Pasar al contenido principal

Noticias

LH
Eskola Bideak martxan jarri eta Oinbusaren programa lantzen hasiko gara segituan, eta egun hauetan zehar ekintza desberdinak egin ditugu. LHko bigarren ziklo osoak oinezkoen agiriak sortu eta konpromisoak hartu ditu, LH4ko ikasleak komertzioetan kartelan banatu dituzte eta LH6ko ikasleek 1. ziklokoei eskola bideetan parte hartzeko eta txapak sortzeko materiala banatu dizkiete.
GURASOAK
Amaitu dituzte 3. ebaluazioko azterketak Batxilergo 2ko ikasleek, eta datozen aste hauetan USaP dela eta EHUn egin beharko dituzuen izapideak gogorarazteko bilera bat egingo dugu maila horretako gurasoentzat, datorren maiatzaren 14an, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan Hurrako jangelan. Etortzeko asmoa duzuenok bete galdetegi hau.
LH5
LH 5eko ikasleon proiektu berriak aurrera jarraitzen du. Dagoeneko, landatu genituen errefau eta letxugak jaso ditugu, eta garbitutakoan jangelako platerean ikusiko dituzue. Udaberriko uzta goxoa bertan dugu!!
OROKORRA
Ikastolako Antzerki Eskolako LH6ko hainbat ikasle BECen oholtza gainean izan ziren maiatzaren 3an, Pirritx, Porrotx eta Marimototx pailazoak behar bezala omentzeko, Maite Zaitut festa erraldoi hunkigarrian. Eta LHko antzerki eskolako beste hainbat ikaslek ere parte hartu zuten ikuskizunean bertan erakutsi zituzten bideoetan. Omenaldi benetan zirraragarria!
OROKORRA
Maiatzaren 15etik 25era, martxan jarriko da berriz euskararen erabilera aktibatzeko mugimendua. Parte hartzea sustatzeko Euskaraldiaren hamaikakoak sortu dituzte, eta Zurriola Ikastolan ere osatu dugu gurea! Hiru eraikinetako atarietan ezagutuko dituzue hamaika kide horiek, egunez egun.
OROKORRA
Euskarazko ikus-entzunezko edukien ekoizpena eta kontsumoa sustatzea du helburu Pantailak Euskaraz-en ekimen honek, eta maiatzaren 6tik 14ra egongo da martxan. Mota guztietako pantailetan euskaraz bizitzea da erronka. Horretarako, hainbat baliabide eta egutegi-proposamen bat zabaldu du Pantailak Euskaraz-ek. Euskaraz ikus-entzunez egingo dugu!
OROKORRA
Ia egunero egokitzen zaigu gurasooi teknologia berriekin loturiko adarren bat jorratzea gure seme-alabekin. Horregatik, gaurkoan Osakidetzak adin-tarteka eman dituen gomendioen berri eman nahi dizuegu Teknoizetik zirkular honen bidez.
DBH3-4-BATX
DBH 3-4 eta Batxilergoko ikasleek heziketa afektibo-sexualeko saioak jaso dituzte ikasturtean zehar Lahia Nahia elkartearen eskutik, eta saio horietan landu eta jasotakoaren deboluzioa egiteko saio bat antolatu dugu maila horietako gurasoentzat. Maiatzaren 7an izango da, 17:00etan, Hurrako jangelan. Eman izena.