Pasar al contenido principal

Noticias

OROKORRA
Apirilaren 18an bertan behera utzi ondoren, Eusko Jaurlaritzak mugikorrik gabeko eguna izendatu du bihar, maiatzaren 9a. Mugikorraren gehiegizko erabilera desegokiak eragin ditzakeen kalteez jabetuta, erronka bat luzatu du guztiontzat; mugikorrak itzali, gertukoekin egon eta momentua bizi. Hartu parte eta ikusi zer gertatzen den!!!!
LH4-5-6
LH 4, 5 eta 6-ko ikasleok Txuri Urdin izotz jauregira joan gara bi aste hauetan, eta izugarri gozatu dugu lagun artean patinatuz! Tarteka ipurdiko batzuk ere hartu ditugu!
OROKORRA
Zirkular honetan duzue datorren ikasturtean ikasleei eta gurasoei eskainiko zaizkien eskolaz kanpoko jardueren informazioa. Izena emateko, zirkularraren azkeneko orrian dagoen inprimakia bete beharko duzue maiatzaren 29a baino lehen.
OROKORRA
Ikastolen Elkarteak antolaturiko Piztu Jakinmina jardunaldi pedagogikoetan parte hartu dugu HH, LH eta DBHko arduradunok azken bi aste hauetan. Ikasgeletako inklusioa izan da aurtengo jardunaldietako gaia. eta marko teorikoa lantzeaz gain, hainbat ikastoletako praktika onak partekatzeko aukera ere izan dugu. Etengabe ari gara ikasten!
HH3-5
Musika eta Dantza Eskolako irakasleok Soroan izan gara gaur bisitan! Jardunaldi pedagogiko txiki batzuk antolatu ditugu, eta hurrengo ikasturtean aukeran izango dituzten ekintzak aurkeztu dizkiegu haurrei: Musika eta mugimendua HH 3koei eta Euskal Dantza HH 5ekoei.
ESKOLA KIROLA
Datorren ikasturterako LHko Eskola Kirolean hezitzaile lanetan aritzeko neska-mutilen bila gabiltza. 16 urtetik gorakoa bazara, euskaraz bizi bazara, kirola gustuko baduzu eta haurrekin aritzeko gogotsu bazaude, zure CVa bidali kirola@zurriolaikastola.eus helbidera. Foru Aldundiak Eskola Kirolean ezarri dituen aldaketen artean, lan-baldintzen hobekuntza dago. Bestetik, ikasturte hasieran Ikastolan bertan eskainiko dugu lan honetarako ezinbestekoa den gutxieneko formakuntza. Animatu zaitezte!
OROKORRA
Astebete besterik ez dugu falta Ikastolaren Eguna ospatzeko!! Maiatzaren 16an, larunbata, festa izango dugu Hurran, eta LH 4ko familiek egitarau oparoa prestatu digute! Aurten ere, Olarrizu Ikastolako Guraso Elkarteak 7€-ko ekarpena jasoko dizue familia bakoitzari ekaineko erreziboen bidez. Jasotako dirua eguneko gastuei aurre egin eta jaia autofinantzatzeko baliatuko da, eta irabazirik sortuko balitz, gurasoen beste batzordeetako gastuei aurre egiteko eraibiliko da. Guztiona baita festa, guztiontzat!
DBH-BATX
2026-2027 ikasturtean DBH eta Batxilergoan egongo diren ikasleek Ikastolan erabiliko dituzten gailu digitalen eta horien kudeaketaren berri eman nahi dizuegu zirkular honen bidez.