Skip to main content

Albisteak

OROKORRA
EITBk jakinarazi du 2026ko martxoaren 18an, ETB3 kateak emititzeari utziko diola, eta sinadura-bilketa bat jarri du martxan Pantailak Euskaraz elkarteak, katea ez ixteko eskatuz. Izan ere, haurrentzako euskarazko telebista kate bakarraren desagerpenak kalte atzeraezina sortuko dio euskararen normalizazioari. Sinatu hemen eskaera, gure haurrek telebista euskaraz ikusten jarrai dezaten.
OROKORRA
Asteazkenean pasa zen Korrika Donostiatik, eta Ikastolako ikasle guztiok hartu genuen parte bertan! Txikienek Korrika txiki-txikia egin genuen Soroaren inguruan, LHkoek Korrika handia animatu eta arratsaldean Korrika txikian parte hartu genuen auzoko beste eskolekin batera, eta DBHtik aurrerako ikasleok Korrikan parte hartu genuen Grosen hasi eta Donostiako hainbat zokotaraino korrika eginez! Igandera arte jarraituko du Korrikak, baina ez dezagun ahaztu: EUSKARA GARA!
OROKORRA
Oporrak hasten diren honetan eta ikasleek denbora libre gehiago izango dutela kontuan hartuz, berriro gogorarazi nahi dizuegu etxeetan zuen seme-alabekin interneten eta sare sozialen arriskuez hitz egiteak duen garrantzia. Asko dira nerabeek kontsumitzen dituzten eduki desegokiak eta jasotzen dituzten erronka biral arriskutsuak, eta helduok bidelagun izatea ezinbestekoa da.
LH1
LH1eko lagunok Aintzinako Grezia lantzen ari gara. Bertan, Olinpiadak ezagutu eta geureak antolatu genituen. Soroako laguntxoak Ategorrietara bertaratu ziren. Erne-erne egon ziren, beraiek izango baitira datorren urteko Olinpiadetako antolatzaileak. Giro bikaina izan genuen!
LH5
LH 5eko lagunek ipuinak sortu eta ilustratu ditugu hiruhileko honetan, eta gaur Soroara hurbildu gara, ipuinak HH5ekoei kontatzera. Adi-adi entzun dituzte txikitxoek gure istorioak!
LH6
LH6ko ikasleak Gipuzkoako eskolarteko bertso idatzien lehiaketan aritu ginen lehengo astean Hernaniko Biteri aretoan. Bertsoak idazteaz gain, bertso saio batez ere gozatzeko aukera izan genuen. Iraitz Arcelus eta Irati Castejon izan ziren sarituak. Oinak buruan, egun ederra pasa genuen!
DBH1
Baionako Estitxu Robles Kolegioko lagunekin elkartrukea egin dugu aste honetan DBH 1eko lagunok! Haien etxeetan izan gara aste hasieran, eta astea amaitzeko haiek etorri dira gure etxeetara. Esperientzia ezin hobea izan da, eta lagun onak egin ditugu gainera. Elkartruke hau izan dadila etorkizuneko zubi!!
DBH4
DBH4ko ikasleok Donostian zehar ibili gara aste honetan, Gerra Zibilak utzitako aztarnak ikusten. Asko ikasi ahal izan dugu historian oso atzera egin gabe, eta horrelako guda batek ekarritako kalte material eta pertsonalak aztertu ahal izan ditugu.