Skip to main content

Albisteak

LH
Oraindik ere LHko ikasleentzako pandero-ikastaroan izena emateko aukera duzue! Ez galdu ostiral eguerdietan panderoa jotzen ikasteko aukera paregabea! Eman izena.
GURASOAK
Astelehenean egin genuen Ategorrietan gurasotasunari buruzko hitzaldi irekia, Harremanak osasun-zentroko kideen eskutik. Jende mordoxka bat bildu ginen, eta gustura entzun genituen haurren garapenari eta haien bidelagun izateari buruzko aholkuak. Haurrekiko errespetuaz, mugen garrantziaz eta sen onaz aritu ginen.
LH2
LH 2ko lagunak Untzi Museoan izan gara gaur, gure arbasoak balea ehizatzera joaten zirenean egiten zituzten bidaiei buruz gehiago ikasten. Gauza asko ikasi ditugu, eta gainera balearen koipea eta botaka usaintzeko aukera ere izan dugu!
LH3
Unibertsoa gaiarekin lotuta, LH 3ko lagunok Eureka Zientzia Museoan izan ginen astelehenean egun pasa! Bitxikeria pila ikusi eta esperimentatu genituen zientziarekin lotuta, eta ikasitakoa sakontzeko aukera izan genuen planetariumean. Zenbat ikas daitekeen gure hirian!
LH4-5-6
Astelehenean, Donostiako Antzoki Zaharrean izan ginen LH 4, 5 eta 6ko ikasleok euskarazko zinemaz gozatzen, eta “Bram barrabas” filma ikusteko aukera izan genuen, Tinko euskara elkartearen eskutik. Primerako goiz pasa izan genuen!
BATX2
Batxilergo 2ko ikasleen gurasoek orientazio-akademikoari buruzko saioa izan zuten asteazkenean, hurrengo ikasturtetik aurrera beren seme-alabek eskura dituzten bideak eta horien prozedurak hobeto ezagutzeko. Urte garrantzitsua da aurtengoa, eta famailiek ere beren papera dute hartu beharreko erabakietan.
OROKORRA
Agur esan diegu danbor eta kupel hotsei, baina aurreko asteartean Ikastolan egin genuen ospakizuneko irudiak partekatu nahi ditugu zuekin. Hemen dituzue Hurrako danborradako argazkiak. Horrez gain, Haurren Danborradako aurkezpen-ekitaldian Antzerki Eskolako bi ikaslek egindako emanaldia ere ikus dezakezue hemen.
LH3
Igeriketa-ikastaroari amaiera eman diogu gaur LH 3ko Amalur gelako lagunok. Intxaurrondoko igerilekura joan ari gara ostiralero, azarotik gaur artean, eta igeriketa-ikastaroa egin dugu GKAIko ikasleen eskutik. Laster beste gelaren txanda izango da, eta ziur gu bezain gustura arituko direla!