Atzo Soroan uraren festaz gozatzeko aukera izan genuen. Eguzki pixka bat ikusi orduko, mangera eta ontziak atera eta... gustura ibili ginen elkar bustiz!!!
Albisteak
LH3
Ikasturtea modu bikainean agurtu dugu LH 3ko lagunok. Asteartean, LH 2ko haurrentzat eta Ikastolan ditugun senideentzat ZurriZirku mundiala egin genuen, eta primeran pasatu genuen. Datorren urtean gehiago!!
DBH
Ekintza ugariko astea izan dugu DBHko ikasleok oraingo hau ere: soka-salto tailerrak txikiekin, Butterfly Effect antzerki-emanaldia, buru-osasunari buruzko hitzaldiak, hezikea afektibo sexualeko hitzaldiak… Eta ikasturteari amaiera borobila emateko Euskal Herriko igerileku esberdinetan izan gara gaur egunpasa! Eguraldi borobila izan dugu gainera opari ikasturtea amaitzeko!
OROKORRA
Udan ere euskararekin eta euskaraz gozatzen jarraitu ahal izateko hainbat gida jarri nahi ditugu zuen eskura: Ikastolen Elkarteak sorturiko Arituz bilduma (musika, ipuinak, bideoak zein jolasak), Donostia Kulturako Udal Liburutegien Sarearen gomendio-gida, Elkar argitaletxearen gazte literaturako gomendioak. Azkenik, hemen dituzue DBH 2ko Ikasleen Euskara Batzordearen gomendioak ere. Partekatu eta gozatu euskaraz!
OROKORRA
Euskal Herriko 115 ikastoletako lehendakariek agerraldia egin zuten atzo Hernanin, eta azken boladan ikastolen inguruan izandako auzien balorazioa egin eta emandako erantzuna goratu zuten. Argi adierazi zuten ez dugula irudikatzen ikastolen ekarpenik gabeko Euskal Herririk. Irakur ezazue hemen albiste osoa.
DBH1
Mater ontzi-museoarekin aste osoko proiektua landu ondoren, Plastikoaren Erakusketa Mundiala egin dugu gaur DBH 1eko ikasleok. Etorri diren bisitari guztien artean kontzientzia pizten saiatu gara gure artelanen bidez. Gure esku baitago Lur planeta!
LH6
LHko etapa amaituko dugu hurrengo astean LH 6ko lagunok, eta gaur Hurrako eraikina ezagutzera joan gara, irailean nora joan jakiteko! Ziur orain artekoak bezain etapa polita biziko dugula, eta udako obren ondoren eraikina polit-polit izango dugu zain!
OROKORRA
Bihar egingo da Iruñean euskaltzaleok antolatzeko eta euskaraz bizitzeko behar den dena aldarrikatzeko mobilizazio erraldoia, Euskalgintzaren Kontseiluak antolaturik. Goazen guztiok euskararen aldeko aldarria egitera!
Pagination
- Previous page
- 6 orria
- Next page