Maiatzaren 5ean, asteartea, Ategorrietan elkartuko gara berriro ere “Familiak eta euskara” lanketarekin jarraitzeko Ikastolako hainbat guraso eta langile, 17:00etan, Ategorrietako 4. solairuan. Kike Amonarrizen hitzaldia izango dugu hizpide, eta gure kezkez hitz egiteko eta helburuak zehazteko aukera izango dugu. Bazatoz?
Noticias
TEKNOIZ
Teknoizeko kide bat, Leire Erzilbengoa, Euskal Telebistako BIBA ZUEK! saioan izan da aste honetan. “Pantailaren B aldea” izenburupean, bereziki smartphoneak gure haur eta nerabeengan duen eraginaren inguruan aritu da beste psikologo batekin batera. Guraso bezala ditugun kezkak azaldu eta Teknoizen egiten den lanaren berri ere eman du. Zorionak eta eskerrik asko gaia mahai gainean jarri eta merezi duen oihartzuna ematen laguntzeagatik!!!
HH
Maiatzeko eta ekaineko hainbat arratsaldetan, jolasak izango ditugu Soroako atarian HH 5eko gurasoen eskutik, haur eta helduen artean euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Anima zaitezte euskaraz jolastera!! Zirkularra.
LH-DBH
Bertsozale Elkarteak bertsoeskolekin elkarlanean antolaturiko “Gelatik plazara” ekimenaren IV. edizioan parte hartu dute Ikastolako hainbat ikaslek azken aste hauetan. LH 5eko Iker Busto eta Peru Lizartza garaile izan ziren Lazkaoko saioan, eta Peruri bertso onenaren saria eman zioten gainera. DBH 1eko Harri Arini ere bertso onenaren saria eman zioten Azpeitian. Zorionak hirukote!!
LH4
Asteazken goizean, LH 4ko ikasleok ONCEk antolatutako "Krixkitin lasterketan" parte hartu genuen, eta Kursaalari itzulia eman genion binaka. Gutako batek begiak antifaz batekin estaliak zituen bitartean beste lagunak gidari lanak egin zituen, ikusmen urritasuna duten pertsonen larruan jarriz. Gainera, kamixeta, hamaiketakoa eta edaria ere oparitu zizkiguten. Sagueseko parkean jolasean amaitu genuen goiza, benetan aparta!
OROKORRA
Nola eta zenbateraino eragiten diote pantailek gazteen buru osasunari? Hori aztertuko dute hiru adituk mahai inguru interesgarri honetan: psikologo batek, irakasle eta filosofo batek eta pediatra batek. Eta guk, guraso bezala, horren berri zuzenean izateko aukera paregabea dugu. San Telmo Museoan izango da, maiatzaren 5ean, 18:30etan. Sarrera librea da, jarleku guztiak bete arte. Informatu gaitezen eta zalantzak argitu ditzagun!!!
LH-DBH-BATX
Urtero bezala, aurten ere asko izan dira Koldo Mitxelena literatur lehiaketan parte hartu duten ikasleak, eta saridun eta aipatuen izenak jakin ditugu azken egunotan. Zorionak saridunei, aipamen berezia jaso dutenei eta parte-hartzaile guztiei!
LH6
Gaur arratsaldean Azoka Solidarioa antolatu dugu, eta Ategorrietako ataria jendez bete da. Giro ederrean, LH6ko ikasleok guk geuk sortutako eskulanak familiei eta LH5eko ikasleei saldu dizkiegu, eta lortutako dirua Gipuzkoako Minbiziaren aurkako elkartera bideratuko dugu!
Paginación
- Página anterior
- Página 6
- Siguiente página