LHko etapa amaituko dugu hurrengo astean LH 6ko lagunok, eta gaur Hurrako eraikina ezagutzera joan gara, irailean nora joan jakiteko! Ziur orain artekoak bezain etapa polita biziko dugula, eta udako obren ondoren eraikina polit-polit izango dugu zain!
Noticias
OROKORRA
Bihar egingo da Iruñean euskaltzaleok antolatzeko eta euskaraz bizitzeko behar den dena aldarrikatzeko mobilizazio erraldoia, Euskalgintzaren Kontseiluak antolaturik. Goazen guztiok euskararen aldeko aldarria egitera!
DBH
Aste honetan jarduera osagarriei leku berezia egin diegu DBHn. Bizikleten mantenu-tailerrak, sokasaltoa euskaraz, dantza tailerrak, padel txapelketa, piragua-ikastaroak, sorospen-ikastaroa, trafiko-istripuen prebentziorako lanketa, Euskara Batzordekoek antolaturiko jolasak… Denetik egin dugu! Hurrengo astean gehiago!
BATX2
Batxilergo 2ko ikasleak agurtu genituen aurreko ostiralean guraso, ikasle eta irakasleak bildu zituen ekitaldian. Penaz eta hunkituta, baina harrotasunez esan genien agur. Gainera, USAPeko ohiko deialdira aurkeztu diren ikasle guztiek gainditu dutela jakin genuen atzo! Zorionak! Hoberena opa dizuegu hemendik aurrerako ibilbidean!
TEKNOIZ
Euskal Herriko Pediatria Elkarteak argi esan du: gailu digitalen gehiegizko erabilerak ondorio larriak izan ditzake haur eta gazteen osasun fisikoan zein psikologikoan eta garapenean. Gero eta argiago ari dira ikusten ondorio horiek kontsultetan, eta ebidentzia zientifikoek ere hori berresten dute. Ekainaren 3an egindako jardunaldian azaldu zuten guztia, eta agiria ere plazaratu zuten.
OROKORRA
Ohituraz, taldekatze berriak (HH2, LH1, LH5, DBH1, DBH3, BATX1 eta BATX2) uztaila erdialdeko zirkularrean komunikatu izan ditugu. Talde berrietako ikasleen zerrenda garai honetan zabaltzeak dituen onurak eta albo kalteak azteru ondoren, zerrenda horiek iraila hasieran komunikatzeko erabakia hartu zen azken Eskola Kontseiluko bilkuran. Azken orduko matrikula berrien kudeaketarako eta sortu daitezkeen egoera ezberdinei aurre egiteko aukera gehiago izango dugu ikasturte hasieran.
DBH2
DBH 2ko Oier Arocena ikaslea Padeleko Euskadiko txapelketan garaile izan da, bikotekako modalitatean, eta estatuko txapelketarako sailkatu da. Polita da ikasleak kirol anitzetan ikustea. Zorionak Oier!
OROKORRA
Hezkuntza Sailak hurrengo ikasturteko egutegia antolatzeko baldintzak jakinarazi ditu dagoeneko, eta aukera eta proposamenak aztertu ondoren, egutegia onartu dute Ikastolako Zuzendaritza Taldeak eta Eskola Kontseiluak. Hauxe izango dugu, beraz, 26/27 ikasturteko egutegia.
Paginación
- Página anterior
- Página 5
- Siguiente página