Skip to main content

Albisteak

LH
Asteartean egin zuen eguna aprobetxatuz, LHko ikasle guztiak egunpasa joan ginen. LH1-2-3kook adinak nahastu eta Donostiako txoko desberdinetan ibili ginen (Gladys Enea, Arrobitxuloko parkea eta Ulia). Bestetik, LH4kook Albaola bisitatu genuen, LH5ekook Plaiaundi eta LH6kook Lau Haizetako parkean izan ginen. Zeinen polita den gure inguruko altxorrez gozatzea!
OROKORRA
Errigoraren kanpaina berria martxa da! Martxoaren 18ra bitartean herria egin dezakegu gure etxeko despentsak urte osorako Nafarroa erdi eta hegoaldeko produktuz betez! Jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta. Egin hemen zuen eskaerak. Aurten, gainera, Errigora omentzea erabaki du Korrikak, eta Orburutxo eta Zainzuriñe Korrikan ibiliko dira ibilbide osoan!
OROKORRA
Hurrengo ostegunean, martxoak 5, Ikastolon proiektuaren aldeko TANTA txartelak banatuko dizkiegu familia bakoitzeko ikasle gazteenei. Familiako txartel bana jasoko duzue eta galdetegi bidez eskaera gehigarria egin zenutenok txartel kopuru osoa. HHko ikasleen kasuan gurasoei emango zaizkie goizean edo arratsaldeko entregan, eta LHtik gora geletan banatuko dizkiegu ikasleei etxera eraman dezaten.
XAKE ESKOLA
Ikastolako xake-taldeko hainbat lagunek Donostiako xake topaketetan parte hartu dute, eta LH 6ko Julen Encinasek 3. postua lortu du Alebinen kategorian!! Zorionak Juleni eta parte-hartzaile guztiei!
OROKORRA
Zurriolako Ikastolako Lanbide Heziketa ezagutu nahi baduzu, parte hartu ate irekietan.
BATX
Gertu dago Batxilergoko aurrematrikulazioa, eta ate irekiak antolatu ditugu, etapa horren berri eman eta gure eskaintzaren inguruan hitz egiteko. Martxoaren 16an egingo ditugu Batxilergoko Ate Irekiak, 17:30ean Hurran. Zabaldu mezua, eta anima ezazue jendea! Izen-ematea zabalik dago webgunean.
OROKORRA
Euskara ofiziala ez den Nafarroako zonaldean eragiten duen kanpaina da Errigora, eta Ikastoletako familiok urtero-urtero jartzen dugu gure alea. Iazko kanpainan, aurrekoan baino 70 saski baino gehiago banatu genituen Ikastoletan, eta kanpaina honen ondorioz, 52.000€ bideratu dira Nafarroa Hegoaldeko Ikastoletara. Laster emango dizuegu hurrengo kanpainaren berri!
BATX
Urte askotan Arte Batxilergoa Zurriola Ikastolaren ikurretako bat izan da, eta sorkuntzak Ikastolan betidanik izan duen garrantziaren adierazgarri. Pena handiarekin bizitu dugu azken urteotan modalitate honek izandako ikasle-kopuruaren gainbehera, eta aurten modalitateari amaiera emateko erabakia hartu behar izan dugu.