Ekainaren 4an Olarrizu Guraso Elkartearen batzarra egingo dugu, eta Guraso Elkartearen Estatutuen eguneratzea onartzeaz gain, Zuzendaritza Batzordeko kideak izendatuko ditugu. Horretarako, Ikasleen Gurasoen Elkarterako Zuzendaria, Idazkaria eta Diruzaina behar ditugu. Zuen seme-alaben eskola ibilbidean eragin zuzena izan ditzaketen ekintzen kudeaketan parte hartu nahi baduzu, animatu eta eman izena!
Noticias
DBH
DBHko Batzordearen bilera egin dugu aste honetan. Geletako ordezkariak eta irakasleon ordezkariak elkartu gara, eta geletan jasotako kezka eta proposamenez aritu gara. Ikastola guztion artean eraikitzeko aukera bikaina.
BATX2
Batxilergo 2. maila bukatu berri duten ikasleen gurasoek orientazio-saioa izan zuten astezken arratsaldean, Ikastolako orientatzaile akademikoaren eskutik. Uztailera bitartean EHUrekin egin beharreko izapide eta prozedurak gogora ekarri zituzten saioan, eta beharrezko laguntza eskaini zitzaien.
HH5
HH 5eko lagunok Arritxulon izan gara aste honetan. Euria lagun, baso eskola proiektuan murgilduta ibili gara, eta zoragarria izan da! Lagunekin 3 egun pasatzea baino modu hoberik ez da udaberriari hasiera emateko!!
HH-LH
Ekainean goizeko jardunak irauten duen bitartean HH3-LH6 bitarteko ikasleek aukera izango dute jangela zerbitzuaren ondoren Ikastolan bertan euskara indartzeko jolas eta jokoen bitartez, Ikastolen Elkarteko aisialdiko begirale-ikastaroa burutu duten ikasleen eskutik. Zirkular honetan duzue informazio guztia.
OROKORRA
Gure haurren ingurua, unibertsoa, euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimen berria da Eusfera. Horretarako, baliabide eta tresna ezberdin eta askotarikoak eskaintzen ditu eta euskaraz gozatzeko familientzako elkarguneak sortuko dira. Euskaraz jakin ala ez, 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei (edo guraso rola betetzen duten helduei) dago zuzendua, haurren ingurua euskaldunagoa izatea nahi duten guzti-guztiei.
OROKORRA
Aurten betetzen dira 50 urte Kilometroak lehen aldiz ospatu zirenetik, eta urteurren berezi honen aitzakian programazio berezia antolatzen ari da Ikastolen Elkartea. Ekimen horietako bat da “50 Jai 50 Tontor”: Gipuzkoako Ikastola bakoitzak mendi-irteera ezberdinak antolatuko ditugu, egun berean guztira 50 tontor zapaltzeko. Gure ikastolan Zurrimendik antolatu izan dituen mendi ibilaldien dinamikari jarraipena emateko balioko digu.
DBH4
DBH 4ko ikasleok Kataluniara bidaia egin dugu aste honetan! Ikastolan elkarrekin egin dugun bide luze bati amaiera emateko modu ezin-hobea izan da, eta Cala Canyelles eta inguruak ezagutzeko aukera izan dugu gainera!
Paginación
- Página anterior
- Página 7
- Siguiente página