Zurriola Kirol Elkarteko kideok Ikusle Onaren Dekalogoa sortu dugu, gurasoen eta ikusleen portaera egokia sustatuz, kirol-ingurune positiboa, hezitzailea eta errespetuzkoa bultzatzeko helburuarekin. Eskola kirolean balioak ere ikasten dituzte haurrek: errespetua, ahalegina, lankidetza, kiroltasuna eta elkarbizitza. Horregatik, helduen jarrerak berebiziko garrantzia du, haurrentzat erreferente eta eredu baikara. Gogoratu haurrak direla protagonistak eta gure egitekoa haiei laguntzea, haiek animatzea eta kirolaz gozatzeko aukera eskaintzea dela.