Skip to main content

Berrikuntza Pedagogikoa gurasoekin

Berrikuntza pedagogikorako prozesuan murgilduta gaude, eta aste honetan abiatu dugu gurasoekin egiten ari garen parte-hartze prozesua. 40 guraso inguru elkartu ginen asteazkenean Berrikuntza Taldearekin, eta DBHn berrikuntza zergatik eta zertarako behar dugun landu genuen. Azaroaren 17an egingo dugu bigarren saioa, 17:00etan, eta nolako Ikastolarekin egiten dugun amets izango dugu langai. Lehenengo saiora etortzeko aukera izan ez bazenuten, bigarren saio honetarako izena ematera animatzen zaituztegu. Jarrai dezagun Ikastola guztion artean eraikitzen!