LHko irteeren deboraldia ireki dugu, eta astea ondo hasteko LH 3ko lagunok Arotz Enean izan gara hiru egunez. Eguraldia gure alde izan dugu eta kobazuloak bisitatzeaz gain, mendira txangoa egiteko aukera ere izan dugu. Hiru egun zoragarri pasa ditugu!
Albisteak
OROKORRA
“Altxa burua” ekimena bultzatzeko, ez bat, baina… hiru abesti plazaratu dira. Horietako bat, Zurriola ikastolako ikasleek osatzen duten Hi Su Ta Ke taldearena da. Beste bat, Seiurte Berrizko rock taldearena eta hirugarrena Pirritx, Porrotx eta Marimototsena. Ondorengo estekan dituzue hiru abestiak entzungai. https://altxaburua.eus/abestiak
HH5
HH5eko lagunok zinemara joan ginen astelehenean, Argitxok gonbidatuta. Ttantto eta Pintto filma ikusi genuen. Zeinen ederra den zinemaz, euskaraz eta lagunez gozatzea!
OROKORRA
Zirkular honetan duzue datorren ikasturtean ikasleei eta gurasoei eskainiko zaizkien eskolaz kanpoko jardueren informazioa. Izena emateko, zirkularraren azkeneko orrian dagoen inprimakia bete beharko duzue maiatzaren 30a baino lehen.
OROKORRA
Kilometroak Ikastolen Jaia Elgoibarren izango da aurten, eta Gipuzkoako ikastolei bultzada eman nahi dien ekimen honekin bat egiteko aukeretako bat da KMK arropa eta osagarriak erostea. Maiatzaren 17ko Ikastolaren Egunean KMK denda ibiltaria Zurriolan egongo da. Salmenta lanetarako bizpahiru boluntario behar ditugu dendan arratsaldeko txanda egiteko (18:00-19:30).
LH
Eskola Bideak martxan jarri eta Oinbusaren programa lantzen hasiko gara segituan, eta egun hauetan zehar ekintza desberdinak egin ditugu. LHko bigarren ziklo osoak oinezkoen agiriak sortu eta konpromisoak hartu ditu, LH4ko ikasleak komertzioetan kartelan banatu dituzte eta LH6ko ikasleek 1. ziklokoei eskola bideetan parte hartzeko eta txapak sortzeko materiala banatu dizkiete.
GURASOAK
Amaitu dituzte 3. ebaluazioko azterketak Batxilergo 2ko ikasleek, eta datozen aste hauetan USaP dela eta EHUn egin beharko dituzuen izapideak gogorarazteko bilera bat egingo dugu maila horretako gurasoentzat, datorren maiatzaren 14an, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan Hurrako jangelan. Etortzeko asmoa duzuenok bete galdetegi hau.
LH5
LH 5eko ikasleon proiektu berriak aurrera jarraitzen du. Dagoeneko, landatu genituen errefau eta letxugak jaso ditugu, eta garbitutakoan jangelako platerean ikusiko dituzue. Udaberriko uzta goxoa bertan dugu!!
Pagination
- Previous page
- 9 orria
- Next page