Skip to main content

Albisteak

DBH2
DBH 2ko Ongizate Fisiko eta Emozionaleko ikasleok Yoga landu dugu bigarren ebaluazioan, eta Soroa eta Ategorrietara hurbildu ginen astelehenean, HH5 eta LH1eko ikasleei ikasitakoa erakustera. Zeinen polita den ikasitakoa txikiekin partekatu ahal izatea!
OROKORRA
Donostiako Harrera Sarearen eskaerari erantzunez, manta bilketa jarri genuen abian duela pare bat aste ikastola osoan, kaleko egoeran daudenek hotzari aurre egitea helburu. Mila esker izandako ekarpen guztiengatik!!
OROKORRA
Hurrengo ositralean, otsailak 28, Euskal Inauteria ospatuko dugu Ikastolan eta auzoko kaleetan. Antolatutako ekintzen egitaraua eta informazioa zirkular honetan dituzue. Halaber, Hurrako dantzari eta ikusleen kokapena agiri honetan duzue. Ostegunean, gainera, mozorro librearen eguna izango dugu, eta ikastola askotariko mozorroz beteko dugu!
LH1-2-3
Danborradarekin loturik euskararen erabilera sustatzeko kanpaina egin dugu LH 1, 2 eta 3n, eta atzo Argitxoren oparia jaso genuen egindako lana eskertzeko: Ikastolatik atera eta goizpasa joateko baimena eman zigun!!
DBH2
DBH 2ko ikasleok lehengo astean amaitu genuen euskarazko Wikipedian egin dugun lana. Denera 21 artikulu berri sortu ditugu Txikipedia atalean: gaia aukeratu, testuak sortu, zuzendu, editatu eta igo ditugu elkarlanean.
LH
Astelehenan, Donostiako Antzoki Zaharrean izan ginen LH 4, 5 eta 6ko ikasleok euskarazko zinemaz gozatzen, eta “Lau ahizpa magikoak” filma ikusteko aukera izan genuen, Tinko euskara elkartearen eskutik. Asteazkenean, berriz, LH 1, 2 eta 3koen txanda izan zen eta “Friends” filma ikusteko aukera izan genuen. Primerako goiz pasak izan genituen!
LH
Azken bi aste hauetan Lund herritik etorri den 14 urteko Oliver izan dugu gurekin Ategorrietan, eskolan egin behar duen praktikaldia egitera. Suediako bizimodua ezagutzeaz gain asko gozatu dugu berarekin ingelesez ikasi, jolastu eta hitz egiten. Esperientzia polita izan da LH1etik hasi eta LH6 bitarteko guztiontzat. Mila esker Oliver!
OROKORRA
Badatoz inauteriak, festa eta alaitasuna! Mozorro aukeraketari buruzko lanketa egiten ari gara geletan, eta etxean ere gai honen inguruan aritzeko eskatu nahi dizuegu Agenda 2030etik eta Hezkidetza Taldetik: