Skip to main content

Telegram taldeak, euskara sustatzeko

Guraso bilera orokorretan aipatu edo aipatuko zaizuen bezala, hemendik aurrera, Telegram taldeetan bilduko gara geletako gurasoak. Aldaketa honen arrazoi nagusiak hauek dira: aplikazioa euskaraz ere badagoela eta, batez ere, mezuak euskaratik beste hizkuntza batzuetara itzultzeko aukera ematen duela. Aldaketa honekin, gurasoen gehiengoak euskara hutsean idatzi ahal izango ditu mezuak, bi hizkuntzatan aritu beharrik gabe; aldi berean, euskaldunak ez diren gurasoek informazioa beren hizkuntzara itzultzeko aukera izango dute. Ikasturte berrian ere, eutsi euskarari!