Pasar al contenido principal

Noticias

DBH3
DBH 3ko ikasleak Okendo liburutegian izan gara aste honetan. Dagoeneko haurren txartela izateko adina gainditu dugunez, helduen txartela egiteko aprobetxatu dugu bisita, eta libururen bat etxera eramateko aukera ere izan dugu! Adinean aurrea eginda ere jarrai dezagun irakurzaletasuna sustatzen.
LH3
Igeriketa-ikastaroari heldu diogu berriro, eta LH 3ko Amalur gelako lagunok Intxaurrondoko igerilekura joaten ari gara ostiralero, GKAIko ikasleen eskutik igeriketa ikastaroa egitera. Azken hiruhilekoan beste gelaren txanda izango da, eta ziur gu bezain gustura arituko direla!
OROKORRA
Festa ugari ospatuko ditugu bigarren hiruhileko honetan, eta gurasook zuen seme-alaben argazki eta bideo polit askoak aterako dituzue egun horietan ziur. Haur guztien eskubideak bermatzeko asmoz, kontuan har ezazue zuen semea edo alaba ez den umeren bat agertzen diren irudiak ezin dituzuela partekatu edo zabaldu haur horien gurasoen berariazko baimenik gabe.
HH-LH-DBH
Otsailaren 3an irekiko da HH, LH eta DBHko etapetan ikasle berriek izena emateko epea. Orain arte interesa agertu duten familiez gain, ateak irekita dauzkagu Zurriola Ikastolako komunitatearen parte izan nahi duen ikasle eta famientzat. Zabaldu mezua!
OROKORRA
Eguberri giroa danbor hotsek ordezkatu dute honez gero. Bai Zurriolako haur eta helduen konpainiak baita Gaviota eta Cangrejo elkarteak egiten ari diren entseguak neguko iluntzeak girotzen ari dira, Soroan eta Hurran. Bitartean, dena prest dugu datorren ostiralean, hilak 17, San Sebastian eguna ospatzen hasteko.
GKAI
Aste honetan, GKAIko ikasleak Ategorrietara etorri dira, eta LH 5eko ikasleokin bizikleten inguruko saio bat eskaini digute. Udaberrian, GKAIko ikasleek lagunduta bizikleta-irteera egingo dugunez, bizikletaren atalen oinarrizko ezagutzak eta zirkulazio arauak gogorarazi dizkigute eta jolas batekin amaitu dugu saioa.
LH4-5-6
Urte berria ospatu eta auzoan giro ona zabaltzeko asmoz, San José de la Montaña zaharren egoitzan izan ginen asteartean LH 4, 5 eta 6ko Musika Eskolako eta Dantzako ikasleok. Abesti eta dantzak eskaini genizkien bertakoei, eta harrera beroa egin ziguten. Pozez hasi dugu urtea!
OROKORRA
Deskonektatu hodeitik atarian zauden bitartean, umeekin, beren inguruarekin edota beste gurasoekin konektatzeko! Hemen dituzue Ikastolako atariak mugikorrik gabeko arnasgune bihurtzeko aholkuak, Teknoizen eskutik.