Pasar al contenido principal

Noticias

OROKORRA
Ikastolako ikasle ohia den Irati Echarrik EHUren Bikaintasunez Graduatua Saria, Sari Berezia eta Espedienterik Hoberenaren Saria jaso zituen urrian, Industria Elektronika eta Automatikaren Ingenieritza eta Ingeniaritza Mekanikoko Gradu Bikoitzean. Zorionak Irati!!
ARTE ESKOLA
Abenduaren 14an egingo dugu Artea Familian tailerraren hurrengo saioa, HHko haur eta gurasoentzat, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Hemen dituzue ekimen honen informazio guztia eta izen-ematea.
ANTZERKI ESKOLA
Oscar Wildek 1895ean sorturiko obra bikain honen euskarazko bertsioa eskainiko dugu Antzerki Eskolako amateur taldeak: Fidel izatearen beharraz. Bertan komedia eta drama nahastuko dira, eta momentu atsegin bat pasako dugu. Emanaldia Donostiako Gazteszenan eskainiko dugu, urtarrilaren 16an arratsaldeko 19:30ean. Animatu!
OROKORRA
Mugikorren erabilera desegokiarekin kezkaturik eta Hezkuntza Sailak eskatuta, gure mugikorren eta erloju adimentsuen araudia eguneratu du Ikastolako Eskola Kontseiluak. Webgunean ikusgai duzue “Ikasleen eskubide eta betebeharrak” dokumentuan.
OROKORRA
Asteartean burutu zen Ikastolako Urteko Batzarra. Iazko balorazio ekonomiko eta pedagogikoa eta aurtengo erronka nagusiak eta aurrekontua aurkeztu ziren bertan. Gainera, Zaintza Batzordeko eta Artezkaritza Kontseiluko karguak berritu ziren eta Hurra Proiektua aurkeztu eta onartu zer ere. Hemen dituzue bozkatutako erabakien emaitzak.
LH3-6
Etxekoentzako Gabon-txartelak egin ditugu LH 3tik 6rako ikasleek azken egunotan. Marrazki eta kopla ederrez apaindu ditugu txartelak, eta izugarrizko lan politak sortu ditugu. Hemen dituzue egindako lanen artean aukeratutako batzuk eta horien egileak eta beren bertsoak.
LH5
Aste honetan bertsotarako plaza bihurtu dugu gure aretoa. Hiruhileko honetan buru-belarri aritu gara LH6ko ikasleok bertsolaritza lantzen, eta bertso-saio bikainez gozatzeko aukeraz izan dute beren gurasoek eta LH5eko ikasleek. Zorionak bertsolari txiki guztiei!
OROKORRA
Festa-eguna dugu abenduaren 21a Donostian, eta guztiok animatu nahi zaituztegu Ikastolak jarriko dituen postuetara gerturatu eta txistorra jatera! Batxilergo 2. mailako ikasleek Sarriegi Plazako 2. zenbakian jarriko dute postua, eta LH 2ko gurasoek, aldiz, Txofre plazan. Atera gaitezen kalera, eta goza dezagun festaz!