Pasar al contenido principal

Noticias

OROKORRA
Iparraldeko Ikastolen alde laguntza-eskaera gehiagorekin gatoz gaur: Donamartiriko Arberoa Ikastolak su hartu zuen duela aste gutxi, eta sustengu-kanpaina bat abiatu du online dendaren bidez. Horrez gain, Biriatuko Ikastolak ere Gabonetako jaki gozoak jarri ditu guztion eskura. Egin hemen zure eskaera!
OROKORRA
Abenduaren 5etik 8ra ospatuko da Durangoko Azoka, eta eta euskarazko 933 kultur nobedade aurkeztuko dira bertan. Horien artean izango dugu Ikastolako langile den Joxan Oizen Amazurtza eleberria eskura. Plan ezin-hobea abenduko jai-egunetan gure hizkuntzaz gozatu eta haurrei euskararen aldeko grina pizteko!
LH1
LH1eko ikasleok Ekainberrira joan ginen ostegunean. Lehen gizakiak lantzen ari gara, eta bertan garai hartako tresnekin aritu ginen lanean: animalia hezur, ikatz eta buztinarekin. Tresna horiek garai hartako gizon-emakumeentzat zuten garrantziaz jabetu ginen, eta Ekaingo kobazuloan egin zituzten artelan zoragarriak ezagutu ahal izan genituen.
OROKORRA
Zurriola Ikastola IKEk bere Ohiko Batzar Orokorra egingo du abenduaren 17an, asteartez, arratsaldeko 19:00etan Ategorrietan. Ikastolako bazkide guztioi dei egiten dizuegu parte hartzera. Hemen dituzue deialdia eta izen-emate galdetegia.
OROKORRA
Iparraldeko Ikastolen alde laguntza-eskaera gehiagorekin gatoz gaur: Donamartiriko Arberoa Ikastolak su hartu zuen duela aste gutxi, eta sustengu-kanpaina bat abiatu du online dendaren bidez. Horrez gain, Biriatuko Ikastolak ere Gabonetako jaki gozoak jarri ditu guztion eskura. Egin hemen zure eskaera!
OROKORRA
Abenduaren 5etik 8ra ospatuko da Durangoko Azoka, eta eta euskarazko 933 kultur nobedade aurkeztuko dira bertan. Horien artean izango dugu Ikastolako langile den Joxan Oizen Amazurtza eleberria eskura. Plan ezin-hobea abenduko jai-egunetan gure hizkuntzaz gozatu eta haurrei euskararen aldeko grina pizteko!
OROKORRA
Hizkuntza-larrialdiaren aurrean, abenduaren 7an euskaltzaleok Durangon mobilizatzeko deia egin du Euskal Herrian Euskaraz egitasmoak. Euskararen Errepublika eraikitzeko premia inoiz baino agerikoagoa dela ulertuta, manifestazio nazionala deitu dute.
OROKORRA
Asteartean izango da Euskararen Eguna, eta aste honetako prestaketa guztien ostean ospakizun ederra egingo dugu Ikastolan ere! Ekintzaz beteriko eguna izango dugu: kantu-emanaldiak, euskararen inguruko lehiaketak, hausnarketak, Argitxoren bisita, jolasak… Gainera, Gurasoen Euskara Batzordeak txokolatadak antolatuko ditu Ategorrietan 16:30ean eta Soroan 16:45ean (gogoratu haur bakoitzak edalontzia etxetik ekarri behar duela), eta DBH 3ko ikasleek prestaturiko egutegiak erosteko aukera izango duzue bi atarietan bertan.