Datorren ikasturtean LH4 eta LH6 artean egongo diren ikasleei zuzenduak daude, auzo ezberdinetatik Ategorrietara taldeka bidea egiteko. Lau gune/auzotatik datorren astelehenerako taldeak eta arduradunak berrestuta daude, eta whatsap tadeak martxan. Animatu eta parte hartu, ekimenak familien laguntza behar du eta!
Noticias
EHI
Azken urteotako matrikulazio-prozesuen balorazioa egin du Ikastolen Elkarteak, eta horien aurrean dituen proposamenak aurkezteko agerraldia egin zuen atzo Gasteizen. Prentsa-ohar honetan dituzue hausnarketa eta planteamenduak bildurik.
OROKORRA
Gaur hasi eta ekainaren 16ra bitartean, irekita duzue hurrengo ikasturteko zerbitzuetan izena emateko epea. Etapa bakoitzeko zirkularrean aurkituko dituzue informazio eta zehaztasun guztiak, baita izen-emateko galdetegiak ere.
HH-LH-DBH
Udako oporrak iristear daude, eta ekainaren 9tik 20ra goizeko jarduna izango dugu HH eta LHko etapetan, ikasturteari amaiera emateko. DBHn ere jardun berezia izango dugu. Egun horietako antolakuntzaren berri ematen duen zirkularra duzue hemen.
OROKORRA
Amaitu da Euskaraldia eta osatu dugu ikastolako hamaikakoa. Dokumentu honetan bildu ditugu euren esanak, gure hamaikakoaren leloak. Aurrerantzean ere elkar mugituz jarraituko dugu!
LH2
LH 2ko lagunak Ametzagañara joan ginen atzo egun pasa. Beroari aurre egiteko ur jolasetan ere ibili ginen. Primeran pasa genuen!
LH4-5-6
Euskal Herriko txoko desberdinetara joan ginen asteazkenean LH 1, 4, 5 eta 6ko lagunok, eta bertan pasa ditugu hiru egun. Ekarrekin konpainiaz eta naturaz gozatzeko aukera izan dugu Barrian, Lizarran, Allon eta Zuhatzan. Urte osoa pasa dugu txango honen zain, eta azkenean iritsi da!!
OROKORRA
Urtero bezala, aurten ere asko izan dira Koldo Mitxelena literatur lehiaketan parte hartu duten ikasleak. Pasa den asteburuan ospatu zen lehiaketaren sari-banaketa, eta eta Zurriola Ikastolako ikasle asko izan genituen sarituen eta aipamena jaso zutenen artean! Zorionak saridunei, aipamen berezia jaso dutenei eta parte-hartzaile guztiei!
Paginación
- Página anterior
- Página 28
- Siguiente página