Abenduaren 4an estreinatu zuen “Bernarda Clownaren etxea” antzezlana Zurriola Antzerki Eskolako amateur taldeak, eta arrakasta polita izan du! Berriak argitaraturiko iritzi-artikulu honetan irakur dezakezue “efikazia eta ofizio erakustaldi” honen berri. Zorionak talde osoari!
Albisteak
TEKNOIZ
Groseko, eta baita Donostia osoko, hainbat eta hainbat saltoki, kafetegi eta udal eraikinetako (kiroldegi, kultur-etxe, liburutegi, etab.) erakusleihoetan “Gurea erabil dezakezu” dioten pegatinak ikusiko dituzue hemendik aurrera.
DBH-BATX
Lehen ebaluazioari amaiera eman diogula aprobetxatuz, irteera egin genuen DBH eta Batxilergoko ikasle guztiok asteartean. Euskal Herriko txoko desberdinak bisitatu genituen, eta gure artean Ikastolatik kanpo eta guztiok batera egun eder bat pasatzeko aukera izan genuen!!
LH4
Atzo LH 4. mailakoak Bretxako azokara egin genuen irteera. Bertan, dendariak pixka bat zoratzeaz gain, garaiko produktuak eta azokaren egunerokoa ikusi genituen. Lore politak, olibak, porruak, gaztainak... denetarik erosi genuen! Ondoren Trinitate plazan bazkaldu eta jolastu genuen, hiruhilabeteari bukaera emateko modu polita izan da!
HH4-5
Urtarrilean baso-eskolako saioekin hasiko gara berriz ere. Gogo handia dugu gure naturguneetara joan eta hauetan elkarrekin jolasteko. Aldaketarik gertatu ote da hauetan? Zer aurkituko dugu? Gainera, aurten HH4 eta HH5eko taldeak elkarrekin joango gara.
OROKORRA
Aurten ere Olentzerorekin Groseko kaleetan irtengo gara abenduaren 24an, eta abestuko ditugun doinuak partekatu nahi ditugu guztiokin, entsaiatzen joateko! Gainera, abenduaren 20a ospakizun-eguna izango dugu Ikastolan. Zirkular honetan duzue etapa guztietako informazioa.
OROKORRA
Hurrengo ostegunean, abenduak 19, Olentzerorekin abestuko ditugun abestiak ikasteko eta baserritar jantziaren buruko zapia jartzen ikasteko tailer bat egingo dugu, arratsaldeko 17:00etan, Ategorrietako jangelan, Gurasoen Jai Batzordeak antolaturik. Animatu zaitezte heldu zein haurrak!
LH
Ategorrietako atarian hiruhilekoan zehar ikasleek utzitako aterki, jertse eta antzekoak pilatzen joan zaizkigu. Beraz, deia egiten dizuegu hurrengo astelehen eta asteartean, abenduaren 16 eta 17an, arratsaldeko 16:30ean Ategorrietako atarian erakusgai jarriko ditugun arropa eta aterkiak begiztatzera, eta, zuen seme-alabenak badira, hauek jasotzera.
Pagination
- Previous page
- 28 orria
- Next page