Skip to main content

Albisteak

HH4-5
HH4 eta HH5eko lagunok basoeskolako saioekin hasiko gara laster! Zirkular honetan duzue informazio guztia. Gure Basoeskola proiektuaren inguruan informazioa jasotzeko eta zalantzak argitzeko, gurasoentzako aurkezpen-saio bat antolatu dugu: urriaren 16ean izango da, Soroan, arratsaldeko 17:00etan. Etortzeko asmoa baduzu, eman izena galdetegi honetan, mesedez.
LH1
LH1eko ikasleok burubelarri aritu gara lanean azken egunotan denboraren makinak eraikitzen, eta, gainera, LH 5ekoen laguntza izan dugu!! Makina hauei esker dinosauroen garaira bidaiatu ahal izango dugu datorren astean, prest gara abenturarako!
OROKORRA
Igande honetan ospatuko da Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen aldeko festa, Elgoibarren. Aste honetan festa honen eta Ikastolen inguruko lanketa desberdinak egin ditugu Ikastolan, eta festan parte hartzeko irrikaz gaude guztiok! Hemen duzue egitaraua. Igande honetan, beraz, goazen guztiok Elgoibarrera!! Gora Kilometroak, eta gora Ikastolak!
OROKORRA
Euskarazko haur eta gazte literaturaren azoka izango dugu datorren astean Saran. Aukera paregabea familian eta euskaraz egun ederra pasatzeko, haur eta gazte literatura aitzakiatzat hartuz. Tailerrak, ikuskizunak, liburuak, topaketak… denetarik izango da, eta guztia haurrei egokitua. Ez galdu aukera!
GURASOAK
Hemen dituzue aurtengo guraso bileren datak eta informazioa.
OROKORRA
Atzo ospatu zen Ikastolen ikasturte hasierako ekitaldia Bergaran, eta bertan aurkeztu zen ikastolen marka eta logotipo berria. IKASTOLAK da ikastolen mugimendua izendatzeko erabiliko dugun hitza aurrerantzean, Ikastolen Elkartea ordezkatu duena. Izan ere, euskal gizarteak dituen erronkei eta hezkuntzari egiten dizkion eskakizunei erantzuteko unea dugu.
GURASOAK
Gurasoentzako euskara-klaseetan izena emateko epea luzatu dugu. Hutsetik hasi eta B2 mailara arteko taldeak egitea da helburua, eta gogoratu Ikastolak bere gain hartuko dituela asistentzia eskakizuna betetzen duten ikasleen matrikula-gastuak. Ez galdu aukera, bizi gaitezen euskaraz! Eman izena.
OROKORRA
“Gure haurrak ere badira” elkarteak egin duen deialdiarekin bat eginez, urriko lehen hiru ostegunetan (urriak 2, 9, 16) elkarretaratzeak egingo ditugu hiru egoitzetako atarietan. Ikastolako ikasle, langile eta familia guztiei dei egiten dizuegu Palestina pairatzen ari den genozidioa salatzeko kontzentrazioetan parte hartzera. Bertan, argazkiak atera eta elkarteari bidaliko dizkiogu.