Pasar al contenido principal

Noticias

OROKORRA
Ederki aritu ginen aurreko igandean Uliako Lohitxikibehe urmaela atontzen. Talde polita elkartu ginen, eta gure anfibioei urmael eder bat egokitu genien. Orain, aste honetako euriak lagunduta, urmaela urez bete eta anfibioak bertara gerturatzea itxarongo dugu.
OROKORRA
Euskararen Eguna Ikastolan ospatzeko, aurre-lanketa berezi bat prestatu du Gurasoen Euskara Batzordeak: azaroaren 25ean, euskararen aldeko konpromiso-orri bat jasoko dugu etxeetan, eta ostiralera arteko epea izango dugu gurasook seme-alabekin orri hori betezeko.
OROKORRA
Elkartasun Ikastolen Batzarra ospatu da aste honetan, Euskal Herriko 114 ikastolen elkartasun adierazpide den elkargunea. Bertan, Ikastolok hilero-hilero elikatzen dugun elkartasun-kutxan pilatutako dirua banatu da behar handiena duten ikastolen artean, eta aurtengoan Tuterako, Lodosako, Argantzongo, Senpereko eta Kanboko ikastolei egin zaie ekarpena.
LH-DBH
DBH3ko Ongizate Fisiko eta Emozionaleko ikasleok gorputz adierazpenaren bitartez kontatutako ipuinak prestatu ditugu, eta aste honetan LH1 eta 2ko ikasleei kontatu/antzeztu dizkiegu. Zein polita den gelan lantzen duguna errealitate bihurtzea!!
OROKORRA
Euskara auzoan ospatzeko, “Antxuak balia. Donostiako bertsolariei buruzko saio musikatua” antolatu du Gurasoen Euskara Batzordeak. Azaroaren 28an izango da, 19:30ean, Koba Hostelen. Anima zaitezte!
LH6
LH6ko ikasleok EHU-ko Kimikako fakultateak antolatutako "Emakumeak zientzialari" proiektuan parte hartzen hasi gara. Aste honetan, hiru ikerlari izan ditugu gure artean: Oihane Sanz, Itsaso Calafer eta Maria Paullis. Galdera piloa egin eta gauza asko ikasi ditugu!
LH
Azaroak 20an Haurren Nazioarteko Eguna izan zen. Hori dela eta, Palestinako haurrekin elkartasunez Lehen Hezkuntzako haur eta irakasle guztiek argazkia atera genuen. Haurren bizitzak defendatu!
OROKORRA
Azken bi urteetan Negulekuak antolatu ditugu Bera Bera elkartearekin elkarlanean, baina izen-ematea oso txikia izan denez, ezin izan ditugu aurrera eraman. Hori dela eta, aurten ez ditugu Ikastolan antolatuko, baina Bera Berak antolatzen duen eskaintza zuen eskura jartzen dugu.