Eskola bideak martxan daude aurten ere LH 4tik 6rako ikasleentzat, eta oraindik baliatzen ez dituzuenok bat egitera animatu nahi zaituztegu! Aurten ere, Mugikortasun Batzordetik Udalari presioa egiten jarraitzeko asmoa daukagu, gure Ikastolaren inguruak seguruagoak eta irisgarriagoak izan daitezen gure haurrentzat.
Albisteak
OROKORRA
Gero eta gutxiago falta da aurtengo Kilometroak jaia ospatzeko! Elgoibarren izango da festa aurten, Egoibarkoko Ikastolaren eskutik, urriaren 5ean. ”Salto-saltoka” lelopean, egitarau oparoa prestatu digute, Ikastolen eta euskararen festarekin bat egin dezagun. Hortaz, heldu dezagun soka salto-saltoka, eta goazen guztiok Elgoibarrera!!
DBH-BATX
DBH 2, 4 eta Batxilergoko ikasleok egun pasa joan ginen asteartean, Donostiako eta inguruetako txoko ezberdinetara. Aurretik dugun ikasturte honen aurrean gure arteko harremanak indartzeko balio izan zigun irteerak. A zer nolako zortea ikasturte berri honi gogotsu ekiteko!
HH
“Naturan Hezi 2025"-eko topaketetan parte hartu zuen Olatz gure hezitzaile laguntzaileetako batek, hizlari moduan. Haurrka naturan hezte eta garatzearen prozesuan helduok dugun papera aztertu zuten: norbanako, irakasle, hezitzaile nahiz guraso moduan nola prestatu gaitezkeen bidelagun izateko, zein ekarpen egin ditzakegun, nola bihurtu gaitezkeen eredu… Oso interesgarria izan zen!
DBH1-3
DBH 1 eta 3ko ikasleok bi eguneko irteera egin dugu aste honetan, Hondarribia, Orio eta Zarautzera. Taldekatze berriak izan ditugu aurten, eta ikasle berri ugari ere bagara kurtsoan, beraz aukera paregabea izan da elkarren artean ezagutu eta taldea egiteko. Ikasturtea hasteko modu ezin hobea izan da!!
LH
LHko ikasleok Zinemaldian izan gara aste honetan, eta beste ikastetxe batzuekin batera “Totoro auzokidea” filma ikusi dugu Belodromoan. Asko gozatu dugu Donostiako Zinemaldiaz!
IRAKASLEAK
Joan zen astean, Ikastolako irakasle guztiok Maitane Ormazabal psikologoaren hitzaldia entzuteko bildu ginen. Barne-sendotasunaz eta osasun emozionalaz hitz egin zigun Maitanek; izan ere, irakasle eta ikasleon ongizate emozionalean arreta jarri nahi ikasturte hasieratik.
GKAI
Aurten ere, ikasturtea hasteko Ondarretako sorosleengana joan gara GKAIKO ikasleak, eta azalpen ederrak eman dizkigute. Zorte handia izan da benetako profesionalen eskutik informazioa jasotzea!
Pagination
- Previous page
- 30 orria
- Next page