Skip to main content

Gu ere kazetari!

LH 2ko ikasleok komunikabideak lantzen hasi gara. Hori dela eta, asteazkenean TtanTtakun Donostiako irrati libre eta euskalduna bertatik bertara ezagutzera joan ginen. Bertan, irratirako 6 "kuña" grabatu genituen (igande honetan entzungai egongo direnak 14:00etatik 14:30ak bitarte 107.2 frekuentzian edo ttanttakun.eus webgunean), eta "Hirutxuloko Hitza" astekaria non ekoizten den ere ikusi genuen.