Iritsi da eguna!! Bihar abiatuko da 24. Korrika, Atharratzetik Bilbora! 11 egunez Euskal Herrian zehar ibiliko da lekukoa eskurik esku, eta martxoaren 29an Bilbora iritsi eta lekukoan joango den mezu ezkutua irakurriko dute! EUSKARA GARA lelopean egingo da euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea helburu dituen euskararen aldeko ekimen erraldoia!