Skip to main content

Albisteak

BATX
Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak Hiritarron Harrera Sareari laguntzeko proiektu bat abian jartzen ari gara. Aurreko astean Ixiar Gonzalez, sare horretako boluntarioa, etorri zitzaigun beren lekukotza eman eta berengana laguntza eske jotzen dutenen egoera zein den kontatzera. Orain gure txanda izango da, laguntza emateko bideak sortzeko.
OROKORRA
Igande honetan ospatuko da Nafarroako Ikastolen aldeko jaia Atarrabian, eta gu ere beroketa-lanetan aritu gara aste honetan! “Buruz, bihotzez, oinez” lelopean, Paz de Ziganda Ikastolak ibilbide eta egitarau polita prestatu ditu iganderako, eta larunbatetik joan nahi duenarentzat Oinez Asteburua ere izango da. Ospatu ditzagun Ikastolak!!
GURASOAK
Gipuzkoako Foru Aldundiak gurasoentzako prestakuntza-ekimena jarri du martxan aurten ere. Programak, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Urria eta azaroan 3 hitzaldi izango dira: "Nola hitz egin heriotzaz gure haur eta nerabeekin", "Anai-arreben arteko gatazkak nola kudeatu?" eta "Pornografia gaur egungo sexu heziketa ote?".
OROKORRA
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, ehunka sinatzailek Batuz Aldatu itun soziopolitiko berria sinatu zuten irailaren 26an. Sinatzaileen artean daude Ikastolak ere, euskararen etorkizuna bermatzeko ezinbestekoa den jauziaren nondik norakoa proposatzeko borondatez! Hemen duzue informazio guztia jasotzen duen albistea.
OROKORRA
Aurten ere, Iparraldeko Ikastolen Elkarte den Seaskaren egutegiak jasoko dituzue LH 4tik gora seme-alabak dituzuen familia guztiek. Kobraketa (4€) abenduko erreziboan egingo zaizue. Familiaren batek EZ badu egutegia eskuratu nahi, bete galdetegi hau urriaren 17a baino lehen, mesedez.
OROKORRA
Hurrengo asteazkenean Palestinarekin elkartasunez egun osoko lanuzte orokorra deitu dute hainbat sindikatuk Euskal Herriko hezkuntza-sistema osoan. Gaur gaurkoz jaso dugun informazioaren arabera, Ikastolako langilegoaren gehiengoak deialdiarekin bat egingo duela aurreikusten dugu, eta, ondorioz, gutxieneko zerbitzuak soilik eskaini ahal izango ditugula.
DBH4
DBH 4-ko Biologia eta Geologiako ikasleok Zumaiako Flyschak aztertzera joan ginen asteartean, Euskal Herriko geologiari eta marearteko zabalguneko bizidunei buruzko alderdi interesgarriak zuzenean ikustera. Eguraldi bikaina izan genuen gainera, eta Ubillos jauregian azalpen txiki batzuk entzun ondoren Flyschaz bertatik bertara gozatu genuen!
DBH3
DBH 3ko ikasleok Kilometroetako Erronkan parte hartu genuen igandean! Primerako eguna pasa genuen gainerako ikastoletako gazteekin batera. Eskerrik asko Elgoibarko Ikastolari!!