Gertu ditugu oporrak, eta Zurriola Musika eta Dantza Eskolan hasiak gara lehen hiruhilekoko emanaldiekin. Hemen duzue urtea amaitu aurretik egingo ditugun emanaldien berri!
Albisteak
OROKORRA
Jolas-ordu eta eguerdiko tartean ikasleei eskaintzeko materialaren lanketa egiten ari gara Hurran, eta etxe askotan Olentzeroren opariak jaso aurretik garbiketa egiteko probesten denez, dagoeneko erabiltzen ez dituzuen mahai-jolas eta raketa/palak Ikastolara ekartzeko deia egin nahi dizuegu, guztion artean material-hornikuntza osatu ahal izateko.
LH4
Azken egunotan, LH4ko ikasleak trafiko-seinaleak eta inguruko arriskuak lantzen aritu gara. Gaur goizean, Grosen eta Intxaurrondo zehar ibilaldi txiki bat egin dugu, Ikastolarako bidean aurkitu ditzakegun seinale eta arriskuak ezagutzeko.
BATX1
Palestinako herriarekin elkartasuna adierazteko nazioarteko eguna da gaur, eta Zurriola Ikastolako Arte Batxilergoko ikasleek eta EASO Politeknikoko ikasleek errefuxiatu palestinarren eskubideen alde Boulevardean egin den aktibismo-ekintza artistikoan parte hartu dute, errefuxiatuen giza eskubideen defentsan elkartasunezko euskal herritartasuna eraikitzen laguntzeko asmoz.
HH
Larunbatean egin genuen Artea Familian ekimeneko azaroko saioa, eta gustura aritu ginen Artista Liburuen inguruan familia-giroan! Gogoratu, abenduaren 14an egingo dugula hurrengo saioa, HHko haur eta gurasoentzat, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Hemen dituzue ekimen honen informazio guztia eta izen-ematea.
OROKORRA
Iparraldeko Ikastolen alde laguntza-eskaera gehiagorekin gatoz gaur: Donamartiriko Arberoa Ikastolak su hartu zuen duela aste gutxi, eta sustengu-kanpaina bat abiatu du online dendaren bidez. Horrez gain, Biriatuko Ikastolak ere Gabonetako jaki gozoak jarri ditu guztion eskura. Egin hemen zure eskaera!
OROKORRA
Abenduaren 5etik 8ra ospatuko da Durangoko Azoka, eta eta euskarazko 933 kultur nobedade aurkeztuko dira bertan. Horien artean izango dugu Ikastolako langile den Joxan Oizen Amazurtza eleberria eskura. Plan ezin-hobea abenduko jai-egunetan gure hizkuntzaz gozatu eta haurrei euskararen aldeko grina pizteko!
LH1
LH1eko ikasleok Ekainberrira joan ginen ostegunean. Lehen gizakiak lantzen ari gara, eta bertan garai hartako tresnekin aritu ginen lanean: animalia hezur, ikatz eta buztinarekin. Tresna horiek garai hartako gizon-emakumeentzat zuten garrantziaz jabetu ginen, eta Ekaingo kobazuloan egin zituzten artelan zoragarriak ezagutu ahal izan genituen.
Pagination
- Previous page
- 26 orria
- Next page