Ategorrietako atarian aurreko hiruhilekoan zehar ikasleek utzitako txamarra, jertse, aterki eta antzekoak pilatzen joan zaizkigu. Hurrengo astearte eta asteazkenean, apirilaren 21 eta 22an, arratsaldeko 16:30ean Ategorrietako atarian erakusgai jarriko ditugu, eta, zuen seme-alabenak direnak jasotzea eskatzen dizuegu. Jasotzen ez direnak ikastolako familia zaurgarrienei eskaini eta gero gobernuz kanpoko erakunde batera bideratuko dira behar duten haurrek erabil ditzaten.