Datorren asteartean, abenduak 4, “Bernarda klownaren etxea” antzezlana aurkeztuko du Zurriola Antzerki Eskolako amateur-taldeak, arratsaldeko 19:30ean Egiako Gaztestenan. Lorcaren “Bernarda Albaren etxea” antzezlan klasikoaren klown-bertsioa da muntaia dibertigarri hau. Gonbidatuta zaudete guztiok!!
Noticias
MUSIKA ESKOLA
Gaur dugu Santa Zezili eguna, musikarien eguna, beraz zorionak Ikastolako musikari guztiei! Asteartean ospatu genuen Groseko kaleetan zehar, eta giro ederrean aritu ginen.
OROKORRA
Gure eskaerari erantzunez, Hezkuntza Sailak GKAI (Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntzaren goi mailako heziketa zikloa) Zurriola Ikastolan integratu du. Zurriola Ikastolaren parte zen J.M. Barandiaran Lizeoak aktibo zuen ziklo bakarraren eskaintza bertan behera utzi, eta hezkuntza zentro bezala baliogabeturik geratu den arren, gure Ikastolaren historiaren parte izango da betirako!
OROKORRA
Azaroaren 30ean, larunbata, HHko ATE IREKIAK egingo ditugu. Gure proiektua ezagutarazi eta ikasleak gureganatze aldera, zuen inguruan zabaltzeko eskatzen dizuegu. Izan ere, Ikastolako kide guztion keinu txiki batek oihartzun handia eragin dezake. Zabaldu mezua!
OROKORRAK
Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak antolaturiko jardunaldi pedagogikoetan izan gara atzo eta gaur Zuzendaritza Taldeko kideok, Ikastolen markoak zehazten duen pertsona-ereduaren inguruan adituen hitzaldiak entzuten.
OROKORRA
Ederki aritu ginen aurreko igandean Uliako Lohitxikibehe urmaela atontzen. Talde polita elkartu ginen, eta gure anfibioei urmael eder bat egokitu genien. Orain, aste honetako euriak lagunduta, urmaela urez bete eta anfibioak bertara gerturatzea itxarongo dugu.
OROKORRA
Euskararen Eguna Ikastolan ospatzeko, aurre-lanketa berezi bat prestatu du Gurasoen Euskara Batzordeak: azaroaren 25ean, euskararen aldeko konpromiso-orri bat jasoko dugu etxeetan, eta ostiralera arteko epea izango dugu gurasook seme-alabekin orri hori betezeko.
OROKORRA
Elkartasun Ikastolen Batzarra ospatu da aste honetan, Euskal Herriko 114 ikastolen elkartasun adierazpide den elkargunea. Bertan, Ikastolok hilero-hilero elikatzen dugun elkartasun-kutxan pilatutako dirua banatu da behar handiena duten ikastolen artean, eta aurtengoan Tuterako, Lodosako, Argantzongo, Senpereko eta Kanboko ikastolei egin zaie ekarpena.
Paginación
- Página anterior
- Página 31
- Siguiente página