Pasar al contenido principal

Noticias

LH-DBH
DBH3ko Ongizate Fisiko eta Emozionaleko ikasleok gorputz adierazpenaren bitartez kontatutako ipuinak prestatu ditugu, eta aste honetan LH1 eta 2ko ikasleei kontatu/antzeztu dizkiegu. Zein polita den gelan lantzen duguna errealitate bihurtzea!!
OROKORRA
Euskara auzoan ospatzeko, “Antxuak balia. Donostiako bertsolariei buruzko saio musikatua” antolatu du Gurasoen Euskara Batzordeak. Azaroaren 28an izango da, 19:30ean, Koba Hostelen. Anima zaitezte!
LH6
LH6ko ikasleok EHU-ko Kimikako fakultateak antolatutako "Emakumeak zientzialari" proiektuan parte hartzen hasi gara. Aste honetan, hiru ikerlari izan ditugu gure artean: Oihane Sanz, Itsaso Calafer eta Maria Paullis. Galdera piloa egin eta gauza asko ikasi ditugu!
LH
Azaroak 20an Haurren Nazioarteko Eguna izan zen. Hori dela eta, Palestinako haurrekin elkartasunez Lehen Hezkuntzako haur eta irakasle guztiek argazkia atera genuen. Haurren bizitzak defendatu!
OROKORRA
Azken bi urteetan Negulekuak antolatu ditugu Bera Bera elkartearekin elkarlanean, baina izen-ematea oso txikia izan denez, ezin izan ditugu aurrera eraman. Hori dela eta, aurten ez ditugu Ikastolan antolatuko, baina Bera Berak antolatzen duen eskaintza zuen eskura jartzen dugu.
OROKORRA
Aurten, urtero bezala, Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolak aisialdiko hezitzaile-ikastaroa eskainiko du gure ikastolan, Batxilergo 1. mailako ikasleentzat. Aste honetan honen inguruko hitzaldiak jaso ditugu geletan, eta gustura entzun dugu etorkizun etorkizun hurbilean ate asko irekiko dizkigun ikastaro honen berri! Zirkularra.
LH3
Astearte goizean, LH 3C gelako lagunak San Telmo museoan egon ginen zentzumenak lantzen. Ostegunean, berriz, LH3A eta B gelako lagunen txanda izan zen. Primeran pasa dugu tailerrean koloreekin jolasten eta koadroetan ikasitakoa praktikan jartzen!
DBH4
Iaz Plastika ikasgaian collagea landu eta Euskarakoan atsotitzekin aritu ostean, biak uztartu eta 2025 urterako egutegi bikaina egin dute DBH4ko ikasleek. Ikasturte honen amaieran ikasbidaia izango dute, eta egutegi hauen salmentaren bitartez bidaiarako laguntza jasoko dute.