Pasar al contenido principal

Noticias

MUSIKA ESKOLA
Musikarien patroia, Santa Zezili, ate-joka dugu, eta EHko Musika Eskolen Elkarteak antolatzen duen “Musikalean” egitasmoan parte hartuko dugu Zurriola Musika eta Dantza Eskolako ikasle eta irakasleok.
LH1-2-3
Astelehenan, Donostiako Antzoki Zaharrean izan ginen LH 1, 2 eta 3ko ikasleok euskarazko zinemaz gozatzen, eta “Ama mu etxera itzuli da” filma ikusteko aukera izan genuen, Tinko euskara elkartearen eskutik. Primerako goiza pasa genuen!
LH6
Ostiralean, LH6ko ikasleok Zumaian egon ginen. Algorriko interpretazio-zentroan informazio oso interesgarria entzun ondoren, Flysh-a ikustera joan ginen. Bertatik bertara lurrak urteetan zehar izan duen bilakaera ikusteko aukera izan genuen!
LH4
LH4. mailako ikasleok zaborra eta berziklapenaren gaia landu dugu. LHko ikasle guztiei galdeketa bat egin diegu eta ikastola hobetzeko proposamen batzuk zabaldu dizkiegu. Tartean atariaren txukuntasuna hobetzeko jertse, aterki eta tupperrei izena jartzea beharrezkoa ikusten dugu.
LH4
Asteazken goizean, LH 4B gelako lagunak Okendoko liburutegi eta Haur txokoan izan ginen jolasean. Leku bikaina larunbatetan ere familiarekin gerturatzeko. Primeran pasa genuen!
GURASOAK
Batxilergo 2. mailako ikasleek orientazio akademikoko saioak eta hainbat zentroren bisitak jaso dituzte aste honetan, eta orain gurasoen txanda da. Izan ere, gurasoek ere prozesu honetan parte-hartze oso garrantzitsua izaten duzue.
OROKORRA
Irakurzaletasuna sustatu eta gure seme/alabei irakurketarako baliabide egokiak eskaintzearen inguruan hitzaldi interesgarria izan genuen atzo Ategorrietan, Juncal Lertxundiren eskutik. Oso gustura aritu ginen Juncalen aholkuak entzun eta gure esperientziak partekatzen.
LH2
LH 2. mailako lagunok Urgullera irteera egin dugu gaur. Ikastolan azken asteotan ikasitakoa landuz, Donostia nolakoa zen ikusi dugu, gure historia gehiago ezagutuz. Donostiako harresia, Motako gaztelua… A ze altxorrak topatu ditugun!