Parkea nahi dugula esateko manifestazio koloretsua egin zen atzo, auzotarrek antolaturik, eta Ikastolako familia eta langile ugarik parte hartu genuen. Parkingik ez, parkea orain lelopean. Urratsez urrats auzoari agindu ziotena betetzea lortuko dugu! Hemen duzue Argiak atzokoaren inguruan idatzitako artikulua.
Noticias
LH4
Asteazken goizean, LH 4A gelako lagunak Okendoko liburutegi eta Haur txokoan izan ginen jolasean. Ostegunean, berriz, LH 4Ckoak joan ginen. Leku bikaina larunbatetan ere familiarekin gerturatzeko. Primeran pasa genuen!
HH-LH
Gogoratu datorren astean irakurzaletasunaren inguruko hitzaldia izango dugula Ategorrietako jangelan, 17:30etik 19:00etara bitartean, HH eta LHko haurren irakurketa-ohituren inguruan. Eman izena!!
ARTE ESKOLA
Badator “Artea familian” ekimenaren bigarren saioa! Azaroaren 23an, Artista Liburuen inguruko tailerra egingo dugu HHko haur eta gurasoentzat, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Hemen dituzue ekimen honen informazio guztia eta izen-ematea. Horrez gain, Gau Beltzean egindako erakusketaren argazkiak ere erakutsi nahi dizkizuegu!
LH
Ategorrietako atarian hiruhilekoan zehar ikasleek utzitako aterki, jertse eta antzekoak pilatzen joan zaizkigu. Beraz, deia egiten dizuegu hurrengo astelehen eta asteartean, azaroaren 11 eta 12an, arratsaldeko 16:30ean Ategorrietako atarian erakusgai jarriko ditugun arropa eta aterkiak begiztatzera, eta, zuen seme-alabenak badira, hauek jasotzera.
DBH4
DBH 4ko ikasleok Kutxa Fundazioak antolaturiko Inspira Bizitza jardunaldian parte hartu genuen astelehenean. Ibilbide akademiko eta irteera profesional anitzen inguruan aurkezpenak eta lekukotzak jaso genituen hainbat profesionalen eskutik, eta gure zaletasunak identifikatu eta bideratzen laguntzeko aholkuak eman zizkiguten.
OROKORRA
Aurten ere, Zuberoako Ikastolak laguntzeko aukera izango dugu bertako gurasoek ekoitzitako produktuekin egindako Gabonetako saskiak erosiz. Ikastolen arteko elkartasuna adieraziz eta iparraldeko ikastolei bultzada emateko asmoz, aurten ere Zurriola Ikastola produktu hauek jasotzeko gunea izango da.
OROKORRA
Geroz eta gertuago dago Euskararen Eguna, eta egun horretan egingo ditugun ospakizunetan “Euskaraz bizi nahi dut” kamisetak soinean janzteko deia egin nahi dizuegu guztioi. Armairuan kamisetarik ez baduzue, esteka honetan eros ditzakezue!
Paginación
- Página anterior
- Página 34
- Siguiente página