Pasar al contenido principal

Noticias

OROKORRA
2017. urtean argitaratu genuen Zurriolako Ataria astekari digitalaren lehen alea, eta orduz geroztik astero-astero jaso ditugu Ikastolako albiste eta oharrak plaza honetan. 300. alea dugu gaurkoa, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu guztioi Zurriolako Ataria Ikastolako komunikazioaren oinarri bihurtzen laguntzeagatik!!
HH4-5
HH4 eta HH5eko lagunok basoeskolako saioekin hasiko gara laster! Zirkular honetan duzue informazio guztia. Gure Basoeskola proiektuaren inguruan informazioa jasotzeko eta zalantzak argitzeko, gurasoentzako aurkezpen-saio bat antolatu dugu: urriaren 16ean izango da, Soroan, arratsaldeko 17:00etan. Etortzeko asmoa baduzu, eman izena galdetegi honetan, mesedez.
LH1
LH1eko ikasleok burubelarri aritu gara lanean azken egunotan denboraren makinak eraikitzen, eta, gainera, LH 5ekoen laguntza izan dugu!! Makina hauei esker dinosauroen garaira bidaiatu ahal izango dugu datorren astean, prest gara abenturarako!
OROKORRA
Igande honetan ospatuko da Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen aldeko festa, Elgoibarren. Aste honetan festa honen eta Ikastolen inguruko lanketa desberdinak egin ditugu Ikastolan, eta festan parte hartzeko irrikaz gaude guztiok! Hemen duzue egitaraua. Igande honetan, beraz, goazen guztiok Elgoibarrera!! Gora Kilometroak, eta gora Ikastolak!
OROKORRA
Euskarazko haur eta gazte literaturaren azoka izango dugu datorren astean Saran. Aukera paregabea familian eta euskaraz egun ederra pasatzeko, haur eta gazte literatura aitzakiatzat hartuz. Tailerrak, ikuskizunak, liburuak, topaketak… denetarik izango da, eta guztia haurrei egokitua. Ez galdu aukera!
GURASOAK
Hemen dituzue aurtengo guraso bileren datak eta informazioa.
OROKORRA
Atzo ospatu zen Ikastolen ikasturte hasierako ekitaldia Bergaran, eta bertan aurkeztu zen ikastolen marka eta logotipo berria. IKASTOLAK da ikastolen mugimendua izendatzeko erabiliko dugun hitza aurrerantzean, Ikastolen Elkartea ordezkatu duena. Izan ere, euskal gizarteak dituen erronkei eta hezkuntzari egiten dizkion eskakizunei erantzuteko unea dugu.
GURASOAK
Gurasoentzako euskara-klaseetan izena emateko epea luzatu dugu. Hutsetik hasi eta B2 mailara arteko taldeak egitea da helburua, eta gogoratu Ikastolak bere gain hartuko dituela asistentzia eskakizuna betetzen duten ikasleen matrikula-gastuak. Ez galdu aukera, bizi gaitezen euskaraz! Eman izena.