Pasar al contenido principal

Noticias

OROKORRA
Aurreko ostiraleko "Lansarien ekiparazioaren inguruko gezurrak gezurtatzen" albistean idatzitakoak gaizki-ulertuak sor ditzakeenez, horiek argitu nahi ditugu. Albistean aipatzen den bezala, Langile batzordeak eta Ikastolako zuzendaritzak, urriaren 15eko gobernu kontseiluaren ostean, LABek eta EHIk ateratako prentsa oharren hausnarketa bateratua egin zuten eta horietan esaten denaren inguruan, beste hainbat gaitan bezala, adostasuna erabatekoa da.
OROKORRA
Atzo ospatu zen Donostiako Udalbatzarrean, alderdi politiko guztiek babestu zuten Sorleku parkea Marrutxipiko eremuan mantentzeko eskaera, alderdi batek izan ezik. Albiste ona da inondik ere, baina oraindik atzo agertutako iritzia gauzatu beharra dago, beraz garrantzitsua da auzotarrok gure mobilizazioekin jarraitzea.
LH4
Astelehenean LH4ko ikasleak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren “Misterioa” emanaldiaz gozatzera joan ginen. Euskadiko Orkestraren ekoizpen propioa da, eta musikaz zein honek batzuetan lagun duen misterioaz gozatzera eraman gintuen. Gainera, Miramoneko basoan jolasteko tartea ere izan genuen!
DBH4
DBH 4ko ikasleok arroparen ekoizpenaren inguruko tailer batean parte hartu dugu Balenciaga Museoaren eskutik. Ekozipen prozesuan jasangarritasunak duen garrantzia eta papera landu ditugu, museoan bertan egindako bisita batean eta ondoren Ikastolan egindako saio praktikoen bidez. Oso interesgarria izan da.
GKAI
Atzo Andoain-Leitza "tren txiki" bidea egin genuen GKAIkook (Zurriolako Gizarte eta kirol irakaskuntzako eta animazioko Lanbide Heziketakook ). 50 km inguru egin genituen, bizikletan, eguraldi eta giro ezin hobeaz lagunduta!
OROKORRA
Aurten ere, Iparraldeko Ikastolen Elkarte den Seaskaren egutegiak jasoko dituzue LH 4tik gora seme-alabak dituzuen familia guztiek. Kobraketa (4€) abenduko erreziboan egingo zaizue. Familiaren batek EZ badu egutegia eskuratu nahi, bete galdetegi hau urriaren 27a baino lehen, mesedez.
OROKORRA
Aurten ere, Hendaiako Ikastolak Txokolatezko Egutegien proiektua jarri du martxan, eta berriro ere Ikastolen arteko elkartasuna adieraziz eta iparraldeko Ikastolei bultzada emateko asmoz, Ikastolan bertan eskatu eta jaso ahal izango dituzue egutegiak, 12 euroren truke. Gaur bertan jaso dute ikasleek eskaera-orria.